Eduki publikatzailea

2. ETAPA: Adana-Durruma

2. ETAPA: Adana-Durruma

Ibilbidearen deskribapena

Adanaren hegoaldean dago Vasco-Navarro trenbidearen bide berdea, Uribarri-Jauregiraino gidatuko gaituen ibilbidea. Jarraian GR 25a ekialderantz joko du, Entzia mendilerroaren magalean dagoen Opakuarantz, bidean Egileor eta Alangua herriguneetatik igaroz. Etapa amaiera den Durrunara heltzeko, Zadorra ibaiaren iturburuen azpian dauden ehun urtetik gorako ameztiak zeharkatu beharko ditugu.  

Adana-Durruma
Adana-Durruma
Adana-Durruma
Adana-Durruma

0. km.- ADANA

Adanatik, lur-zatikako mendi-bideak Vasco-Navarro trenbidearen antzinako trazatura hurbilduko gaitu, eta, laster, alde batera utziko dugu Uribarri-Jauregi inguruan.

3,5. km.- URIBARRI-JAUREGI

Uribarri-Jauregirako errepidea gurutzatu ostean, gora egiten hasiko gara, ur-andel txikiaren ondotik igaroko gara eta pagadian barruratuko gara. Gereñurantz egin aurretik, ur-putzuaren ondotik igaroko gara, eta, tarteka, basoa zein soilguneak zeharkatuko ditugunez, Arabako Lautadako ikusmira ederraz gozatuko dugu, Azkorri-Aratz mendizerra atzeko aldean dagoela. Alaizarako saihesbidea albo batera utzi ostean, basotik irten eta magal erditik egingo dugu aurrera ipurudian zehar, harik eta Egileor ingurura eramango gaituen lur-zatikako mendi-bidera iritsi arte. Herrixka txikian sartu gabe, errepidean zehar egingo dugu aurrera, harik eta Alangua hurbilera heldu arte.

13. km.- ALANGUA

Alangua zeharkatu ondoren, bertako hilerrira iritsiko gara. Horren alboan, Izaizar errekara jaisten den mendi-bidea hasiko da. Gurutzatu ostean, belartzatik jarraituko dugu hasiera batean, eta, ondoren, erkameztian zehar egingo dugu aurrera ipar-ekialderantz, batzuetan nahasiak diren bidezidor txikiekin bat egiteko eta Opakuaraino iristeko.

15,8. km.- OPAKUA

Opakuatik, bidezidor belartsua hartuko dugu, eta, apurka-apurka, gora egingo dugu mendebalderantz. Laster, zenbait alanbre-hesi gurutzatu beharko ditugu horretarako atondutako pasabideetan zehar, harik eta apurka-apurka erkamezti trinkoan barruratu arte. Tarte honetan, gure ibilbidea balizatutako beste bide batzuekin gurutzatuko da, eta euren trazatua berbera izango da. Horrela, gune egokitu ederrera iritsiko gara, eta, bertatik, ehun urtetik gorako haritz zoragarriak miretsi ahal izango ditugu. Bikuñan sartu gabe, mendi-bidetik egingo dugu aurrera, harik eta ur-andelera iritsi arte. Horren alboan, ezkerretara joko dugu. Handik gutxira, basoan barruratuko gara, eta, bertan, bidezidor argiak Durrumarako mendi-bidera eramango gaitu, etapa hau bertan amaituko da-eta.

24,7. km.- DURRUMA

Bertan, herriaren mendebaldean N-1 errepidearen ondoan dagoen errepide-hotelean hartu ahal izango dugu ostatu. Bertako eraikinen artean, Donemiliagako San Romanen omenezko parrokia-eliza nabarmentzen da.

DATUAK 

Zailtasun handia
Ibilbidea

- 24,7 km 

Malda

- 874 m

Iraupena

- 8 h. 05'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Olarizu-Adana

GR 25 1 etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Durruma-Zalduondo

GR 25 3. etapa

Ikusi gehiago