Eduki publikatzailea

Albaina-Okina-Estibaliz

Albaina-Okina-Estibaliz

Ibilbidearen deskribapena

Albaina eta Estibaliz artean, naturari dagokionez interes handikoak diren bi gune zeharkatuko ditugu: Uda ibaiaren arroila eta Gasteizko Mendi Garaiak

Albaina eta Estibaliz artean, GR 38ak, interes natural handiko bi gune zeharkatzen ditu, Uda ibaiaren haitzartea eta Gasteizko Mendi Garaiak. Etapa hau Estibalizko santutegiaren ondoan amaitzen da, Arabako altxor arkitektoniko garrantzitsuenetakoa.

0.km- ALBAINA

 Etapa Albainako enparantzatik abiatzen da, Sasetarantz, bidean Parizako herrigunea zeharkatuz.Trebiñoko hiru herrixka hauek lotzen dituen bidea paisaia lehor batetik igarotzen da, tarteka arte eta erkametzak azaltzen dituzten labore lurren artetik. Uda Ibaiaren ur korronteak ureztatzen du paisai idor hau, mendeetan zehar Trebiñoko erroten gurpilak martxan jarri zituen ur korronte berak. Ur korronte hau izan zen Uda ibaiaren haitzarte ezaguna sortu zuena ere, Sáseta eta Okina artean zeharkatzeko aukera izango dugun haitzarte ezin ederragoa, hain zuzen. Igarobide natural honek, haitz artean historiaurreko aztarnategi garrantzitsua ezkutatzen du, Mendaldiako aztarnategia, alegia, eta landaretza artean milaka urte dituzten haginen basoa gorderik du. 

albaina - okina
albaina - okina
albaina - okina
albaina - okina
albaina - okina

10.km- OKINA

Okina zeharkatu eta errepidearen eskuinaldean dauden larren mugatik egingo dugu aurrera, harik eta basoan sartu arte. Bidea zuhaitzen itzalpean aurrera egiten du, tarteka hesiren bat edo beste zeharkatu beharko dugularik. Halako hesi baten ondoan aurkituko dugu Vitoria-Gasteizko mugan gaudela adieraziko digun mugarrietako bat. Hemen hasten da Gasteizko Mendi Garaietan behera eramango gaituen bide atsegina, pagoen itzalpeaz gozatzeko aukera emango diguna. Ibarbidearen beheko aldera heltzean errekasto batzuk zeharkatu eta erkamezti batzuetatik pasatuko gara, harik eta jada paisaia idorrago baten erdian ur-putzu batekin topo egin arte. Baina aurretik gure ibilbidea GR 25arekin -Arabako Lautadako Birarekin- gurutzatuko da. Ur-putzuaren parean, bidean aurrera egin aurretik, Arabako lautadaren ikuspegi ederraz gozatzeko tartetxo bat hartuko dugu. Han aurrean, muinotxo batean, gailentzen da Estibalizko santutegia, etapa honen helburua. Pistan behera egin eta Vasco-Nabarro trenbidea zeharkatu ostean Gasteizetik Lizarrara doan errepidera helduko gara. Errepidea zeharkatu eta pixka bat ezkerrera abiatzen da zuzenean, zuhaitzen itzalpean, santutegiraino eramango gaituen “La Avenida” izeneko pasealekua.   

23.km- ESTÍBALIZ

 Estibalizko santutegia Euskadiko erdi aroko arkitektura adibiderik onenetakoa da. XII. mendean eraiki zuten gaur egunera heldu den tenplua, aurretik monasterio zaharra egon zen leku berean. Mende honetakoa da baita monasterioaren barruan gordetzen den Estibalizko Ama Birjinaren taila, Arabako zaindariaren irudi ederra, alegia.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

 - 23,2 km

Malda

- 400 m. 

Iraupena

- 6h. 15'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Lagrán-Albaina

GR 38 2B. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Estibaliz-Legutio

GR38 Etatpa 4B

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Legutio-Otxandio

GR 38 - 4B etapa

Ikusi gehiago