Eduki publikatzailea

Alda - Genevilla

Ibilbidearen deskribapena

Aldatik hegoalderantz abiatuko gara eta Vasco-Navarroko ibilbide berdearekin batera jarraituko dugu tarte luze batean, Arabako hegoaldeko mendilerroen magalean zehar. Etapa Genevillan amaitzen da, Lurralde Historikotik kanpo.

0 km. ALDA.

Aldatik abiatuta, Haranako eta GR 120ko (Inaziotar Bidea) ibilbideen informazio-panelak atzean utzi eta landetxearen ondotik abiatzen den partzela-bide bat hartuko dugu. Lehen bidegurutzean, Done Bikendi Haranara hurbilduko gaituen ezkerreko bidea hartuko dugu. Hirigunera iritsi aurretik, bat egingo dugu GR 282arekin (Artzaintza Naturbidea). Entzia eta Lokizko mendilerroen arteko haranetik jarraituko dugu eta, A-2128 errepidea arretaz zeharkatu ondoren, Oteora iritsiko gara.

Alda - Genevilla
Alda - Genevilla
Alda - Genevilla
Alda - Genevilla
Alda - Genevilla

6,9 km. OTEO.

Eliza ezkerrean utzi eta herria zeharkatuko dugu mendebalderantz. Pista eroso batetik jarraituko dugu, eta Izkiko mendilerroaren irudi berezia agertuko zaigu urrutira. ”Aguaque” ur-jauzirako saihesbidea alde batera utzi ondoren, Antoñanara iritsiko gara. Erdi Aroko hiribildu horretan, egungo eraikinen parte diren harresiaren zati batzuk ikusi ahal izango ditugu.

11,3 km. ANTOÑANA.

Antoñanan, Artzaintza Naturbidea utzi eta GR 1arekin (Ibilbide Historikoa) egingo dugu topo. Errepidearen beste aldean, Bide Berdearen Interpretazio Zentroa (eta egungo turismo-bulegoa) dago, Vasco-Navarro tren zaharraren bagoi zaharberritu batzuen barruan. Izan ere, trena bertatik pasatzen zen, eta trenbidea egokitu eta bide berde bihurtu da. Kilometro-mugarriz eta interpretazio-panelez betetako bide horretatik jarraituko dugu eta, Fresnedoko parkea alde batera utzi ondoren, Santikurutze Kanpezura iritsiko gara.

18,1. km. SANTIKURUTZE KANPEZU

Bide Berdea utzi eta Ibilbide Historikoa hartuta, Santikurutze Kanpezuko hirigunean sartuko gara. Bertan, inguruko bidexken berri ematen duten panel batzuk daude. Guk Torca Ibilbidea hartuko dugu. Torca Ibilbideak Kodes mendilerroaren behealdetik jarraitzen du, eta artez eta erkametzez betetako basotxoak eta, tarteka, larredi zabalak zeharkatzen ditu. Nafarroako lurretan sartzean, GR 120ko seinaleak desagertu egiten dira, eta GR 1eko seinaleei jarraitu beharko diegu tarte batean. Hilerrira iritsi baino zertxobait lehenago Encinedoko Andre Mariaren ermitaren aurriak ezkerrean utzi ondoren, metro gutxi batzuk baino ez zaizkigu geratuko Nafarroako Genevillako hiribildura iristeko.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 23,3 km

Malda

- 334 m

Iraupena

- 5h. 20'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Arantzazu - Araia

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Araia - Alda

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Genevilla-Guardia

Ikusi gehiago