Eduki publikatzailea

Arantzazu - Araia

Ibildearen deskribapena

Aizkorri-Aratz Parke Naturala zeharkatuz, Arabako lurraldean sartuko gara eta Araiako herrigunerantz jaitsiko gara.

0 km. ARANTZAZU.

Etapa hau Arantzazuko Santutegian hasten da, eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan egiten du ia ibilbide osoa. Parkea Gipuzkoa eta Arabako lurretan sartzen diren bide ugarik zeharkatzen dute. Horregatik, bidearen zati handi bat ibilbide txiki eta handiko bidexketan eta herri-bidexketan zehar egingo dugu.

Santutegian gaudela, Aizkorri mendira igotzeko ohiko bidetik abiatuko gara, GR 121 (Gipuzkoako Bira), GR 282 (Artzaintza Naturbidea) eta GR 283 (Gaztaren Ibilbidea) bidexkak hartuta. Erroitiko iturriaren ondotik igaro eta, pagadi trinkoen artetik, gora egingo dugu Urbiaraino.

Arantzazu - Araia
Arantzazu - Araia
Arantzazu - Araia
Arantzazu - Araia
Arantzazu - Araia

4,6 km. URBIA.

Urbiako zelaitik (ermita eta fonda daude bertan), Aizkorriko mendigunearen irudia ikusiko dugu gure ezkerrean. Mendigunearekin paralelo jarraituko dugu eta Aizkorriko estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta trikuharrietako batzuk ikusiko ditugu. Pagadi batean sartuko gara, eta GR 12 edo Euskal Herriko Ibilbidearekin bat egingo dugu. Pagadien itzaletik eta aldapa txikiko bide erosoetan zehar, Portuzarraraino iritsiko gara.

10 Km. PORTUZARRA.

Puntu estrategiko honi Alto de la Horca ere deitzen zaio. Bertan, San Adrianetik datorren eta Agurainera doan barneko Santiago Bidearekin gurutzatuko gara, eta agur esango diegu orain arteko ibilbide handiko bidexkei. PR-A 3012 bidexka hartuko dugu eta, Aratz mendiaren hegaletik, behera egingo dugu San Migel mendiaren behealderaino.

14,3 Km. SAN MIGUEL.

GR 25a (Arabako Lautadako Bira) hartuko dugu metro gutxi batzuetan, eta Ajuria fabrikara iritsiko gara geroxeago. Antzinako enpresa siderurgiko hori inguruko garapenaren eragile nagusietako bat izan zen. Minutu batzuetan, Araiako hirigunera iritsiko gara, eta San Pedro elizaren ondoan amaituko dugu etapa.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 16,5 km

Malda

- 772 m 

Iraupena

- 5h 50'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Araia - Alda

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Alda - Genevilla

Ikusi gehiago