Eduki publikatzailea

10. ETAPA: Armiñon-Salcedo

Ibilbidearen deskribapena

Etapa honek Miranda de Ebroko arroko iparraldeko ertzeko herrialde txikiak lotzen ditu, Zadorrako arrotik Baiasekora salto eginez. Hainbat mugarri monumental nabarmentzen dira, bereziki Quintanillako seinale optikoen dorrea eta Armiñongo zubi historikoa eta ondare eraikia.

0 km.- ARMIÑON

Zadorrako 6 arkuko Erdi Aroko zubi bikaina gurutzatuko dugu. Zubia garrantzitsua da bertatik antzinako Madrildik Frantziarako Postaseko Bidea igarotzen zelako. Trenbidearen tunelaren azpitik pasako gara eskuinean jarraitzeko trenbideekiko paraleloan.

0,56 km.- BIDEGURUTZEA

Ezkerretara biratu eta gutxika igotzen hasiko gara laborantzen artean Gaztelugain muinoa inguratzeko eta El Sombrio harantxo estuan sartzeko. Hainbat desbideratzeren ondoren Gaztelugainera helduko gara. 

3,14 km.- GAZTELUGAIN

Inbasio napoleonikoetan zehar mezuak helarazteko eraikitako seinale optikoko dorre zaharberritu horretara helduko gara. Bertatik Zadorra, Bayas eta Ayuda haranak ikusi ahalko ditugu. Bidea jarraituko dugu.

5,23 km.- QUINTANILLA

Iturria eta eliza ikusiko ditugu eta herritik aterako gara pista zabaletik. Tarte bat igarota, ezkerrean dagoen bidexka zati batek, landaretza ugariz inguratuta, tokiko errepideraino hurbildu eta Igaegira eramango gaitu.

7,05 km. IGAEGI

Herriko elizara helduko gara eta horren atzetik hasten den eta Bayas ibairaino jaisten den bide zahar bat hartuko dugu. Zubia, autopistako tunela eta trenbidea zeharkatuko ditugu eta bidegurutze batean erdiko pista hartuko dugu topatuko dugun hurrengo herriraino bide on batetik igotzeko.

10,36 km.- VILLABEZANA

Herria pasa eta tokiko errepidetik atera. Ezkerraldean bide zaharra aurkituko dugu soroen eta artadi orbanen artean eta pista zabal bat jaitsi arte jarraituko dugu. Pista hori eskuinetik hartuta hurbil dugun Salcedo herrixkara eramango gaitu.

DATUAK 

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 13,6 km 

Malda

- 428,2 m

Iraupena

- 3 h. 30'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Berganzo-Berantevilla

GR 1 8. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Berantevilla-Armiñon

GR 1 9. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Salcedo-Fontecha

GR 1 11. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Fontecha-Gesaltza Añana

GR 1 12. etapa

Ikusi gehiago