Eduki publikatzailea

5. ETAPA: Barria-Legutio

5. ETAPA: Barria-Legutio

Ibilbidearen deskribapena

Barriako antzinako monasterio zistertarretik mendebalderantz abiatuko gara, Landako probintzia parkera heldu arte. Ibilbidean zehar Ullíbarri-Gamboa urtegiko ikuspegi ederrak izango ditugu. Landatik kilometro gutxitara, Erdi Aroan Villarreal izenaz ezagutzen zen Legutio herria aurkituko dugu.

Barria-Legutio
Barria-Legutio

0. km.- BARRIAKO MONASTERIOA

Aurreko etapan Barriara eraman gaituen mendi-bidea hartuko dugu, eta, lehenengo bidegurutzean, ezkerretara joko dugu. Zenbait mendi-bide zeharkatu ondoren, Axpuru zein Larreako herriguneetara doazen saihesbideak utziko ditugu alde batera, eta Arduñabetako ur-putzua inguratuko dugu. Laster, abeletxeetako txabolen ondotik igaro eta zuhaiztian barruratuko gara, harik eta Ozaetara doan auzo-errepideraino heldu arte. Herrigune horretara iritsi baino lehen, eskuineko saihesbidea hartuko dugu, Elgeara hurbiltzeko.

11,5. km.- ELGEA

Trazatuak pinudi, harizti eta pagaditxoen artean doazen basabideak zeharkatuko ditu, eta, andelaren albotik igaro ondoren, Marietako herrigunera iritsiko gara. Bidean, gainera, Ullíbarri-Gamboa urtegiko lehen ikusmirez gozatu ahal izango dugu. Berriro ere, mendi-bidean zehar joango gara San Bernabe baselizaraino, eta, bertatik, Landako probintzia parkeraino jaitsiko gara.

22,3. km.- LANDA

Landako jatetxea utzi eta Vasco-Navarro trazatuaren azpitik igaroko gara; eta, ondoren, A-3002 errepidearen azpitik. Hurrengo tartean, Isuskitza mendira igotzeko ibilbidearekin bat egingo dugu. Gailurreraino iristen den bide honetan hainbat gurutze topatuko ditugu. Dena dela, gailurrera iritsi baino lehen, beste bide bat hartuko dugu. Makatzara heltzean, baso-aterpetxea aurkituko dugu, eta, bertan, inguru-minguruka joango gara, Urrunagako urtegiak bustitako Legutioko udalerrira hurbiltzeko. Etapa udalerrian bertan amaitu baino lehen, trazatuak GR 38 Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidearekin bat egingo du.

29,8. km.- LEGUTIO

Legutioko herrixka 1333an izendatu zuten hiribildu, eta, gaur egun, oraindik ere bertan dago Kristoren Arkua, hau da, Erdi Aroko hiribildua babesten zuen antzinako harresiaren ageriko aztarna bakarra. Bertako kaleetan, ostatuak, garraio publikoa eta beste zerbitzu batzuk daude eskuragarri.

DATUAK 

Zailtasun handia
Ibilbidea

- 29,8 km 

Malda

- 787 m

Iraupena

- 9 h. 5'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Zalduondo-Barria

GR 25 4. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Legutio-Olano

GR 25 6. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Olano-Subillana-Gasteiz

GR 25 7. etapa

Ikusi gehiago