Eduki publikatzailea

9. ETAPA: Berantevilla-Armiñon

Ibilbidearen deskribapena

Etapa honek ondare balio handiko bost herri lotzen ditu Ayuda eta Zadorra haranen artean. Nekazal lurzatiak paisaiaren erabateko jabeak dira, San Formerio mendian izan ezik, Trebiñuko zaindariaren erlikien gurtzarako eta deskantsurako lekua, bertan Miranda de Ebroko arroa nagusitzen baita.

0 km.- BERANTEVILLA

Herriko ibilbidetik atera Linares parkera daraman Ayuda ibaiko pasagunea zeharkatzeko. Eskuinaldean errotaren noriaren ur jauzi polita geratzen da, udan bainatzeko lekua dena. Beste ertzean bide batek errepidea gurutzatzen du Escanzanako bizkarreraino igotzeko. 

2,09 km.- ESCANZANA

Alkate auzo txiki honetan sartuko gara eta amaieran lurzati pista handi batetik jarraituko dugu. Hainbat bidegurutze utzi ondoren, eskuinetara desbideratuko gara eta ondoren ezkerretara ibilbidearen hurrengo herrira heltzeko.

5,23 km.- LACERVILLA

Lurzati pista onetatik jarraituko dugu San Formerioko muinorantz. Aintzinatik kultuko lekua da baina izen bereko baselizak gutxietsi izan du. Mendiaren oinarrira heltzean, bidexka batek sigi-saga egiten du gora bi tontorrak banatzen dituen muinoraino. Eskuinean berehala Trebiñuko zaindariaren erlikiak gordetzen diren erdi aroko tenplu batera helduko gara. GR 1ak, berriz, ezkerra biratzen du soroen eta erkameztien artean Estavilloraino jaisten den bidexkatik.

9,90 km.- ESTAVILLO

San Martin parrokia eliza bisitatu, aurrealde dotorea duen XV. mendeko obra gotikoa. Herriaren goialdetik kale nagusitik jaitsi eta errepidea utzi gabe autobiako zubiaren azpitik pasa eta Armiñonera helduko gara. Done Jakue Bidearekin lotura.

DATUAK 

Zailtasun txikia
Ibilbidea

- 11 km 

Malda

- 273,2 m

Iraupena

- 3 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Urizaharra-Berganzo

GR 1 7. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Berganzo-Berantevilla

GR 1 8. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Armiñon-Salcedo

GR 1 10. etapa

Ikusi gehiago