Eduki publikatzailea

8. ETAPA: Berganzo-Berantevilla

Ibilbidearen deskribapena

Inglares haranetik GR 1ek Portilla mendilerroa zeharkatzen du Ayuda haranera jaisteko. Ibilbidearen mendiko irudi basatiak nagusitasuna galtzen du eta zerealen lautadak paisaian gero eta ageriagoak dira. Lanoseko eta Zabalateko gaztelu harrigarriek Araban Erdi Aroan lurrak eta bideak defendatzeko zegoen gogo bizia sinbolizatzen dute.

Berganzo-Berantevilla
Berganzo-Berantevilla
Berganzo-Berantevilla

0 km.- BERGANTZU

Bergantzutik aterako gara, Inglaresen ezkerreko ertzetik Oziorantz gutxika beherantz doan bide asfaltatutik. Ezkerrean Landako Andre Mariaren baseliza utziko dugu eta berriro ere lurrezko bidea hartuko dugu. Nekazal lautada zabalean zehar aurrera egingo dugu Lanoseko harkaitz gazteluaren silueta zeruertzean dugula. 

3,14 km.- "ETXE ARTEAN" AUZOA

Ozioko lehen etxeetara helduko gara, iturri baten aurrean. Handik hurrengo tarteak Ozioko zentrora eramango gaitu eta bertatik bidearen hurrengo tartea hasiko dugu, urbazterreko makalen bi ilara tenteren artean, ondoren laborantza soroen artean jarraitzeko.

4,82 km. ZANBRANA-URIZAHARRA ERREPIDEA

Bidea errepidean amaitzen da. Metro batzuk aurrera egingo ditugu Oziorantz eta errepidearen ezpondara igotzen den bidexkarekin bat egingo dugu. Bertatik bidexka zahar batek gutxika gora egiten du antzinako baratze alorren, ipuruen, abaritzen eta gurbitzen artean, pasabide estu bat igarotzen du eta toki lauetan jarraitzen du Valdeportillarantz.

6,39 km.-VALDEPORTILLAKO PISTA

Bidexka Gaztelugain haitzeko harkaitz harritsu helezinen oinetan dagoen sakana igotzen duen pistarekin batzen da. Gaztelugain haitzean Zabalateko defentsarako gotorlekuko hondakinak daude. 

9,48 km.- MUINOA

Sakanatik igoera amaitu ondoren, bideak beheranzko norabidea hartzen du mendilerroaren beste aldetik, Portillarantz. Ezkerrean gazteluko harresien hondakinak eta Gazteluko Ama Birjinaren baseliza eraitsiaren murruak geratzen dira et agure oinetan Ayuda, Zadorra eta Ebro haranen lautada landatu zabala eta Miranda de Ebro inguratzen duten herri guztiak.

12 km.- ZABALATE

Herrian sartuko gara eta hilerrirantz zuzenduko gara nekazal bidera jaisteko Berantevillaraino.

DATUAK  

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

- 13,80 km 

Malda

- 441,8 m

Iraupena

- 4 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

6. ETAPA: Pipaon-Urizaharra

GR 1 6. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Urizaharra-Berganzo

GR 1 7. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Berantevilla-Armiñon

GR 1 9. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Armiñon-Salcedo

GR 1 10. etapa

Ikusi gehiago