Eduki publikatzailea

ARABA/BURGOS LOTURAKO ETAPA: Boveda-Losako ibaia

Ibilbidearen deskribapena

GR1ek Arabako lurretatik egiten duen bidaia La Horca mendatean amaitzen da. Hortik aurrera bidaiak Burgoseko lurretan zehar jarraituko du. Ibilbideak gora egiten du, mendateko belardi garaietara heldu arte. Handik Losa ibairantz jaisten hasten da.

Boveda-Losako ibaia
Boveda-Losako ibaia
Boveda-Losako ibaia

0 km.- BOVEDA

Arabako azken herria atzean utziko dugu Omecillo ibaia zeharkatuz eta eskuinera biratuz. Berehala kalea landa bide bihurtuko da eta larre itxurako belardi batean amaituko da. Bertan, bidexka batek gora egiten du alanbrezko hesi baten ondotik pagadira arte eta han bide perpendikular hobe batekin lotzen da.

2,3 km.- ITURRIA

Bidexka pagaditik pista batera ateratzen da iturri-aska baten ondoan. Pista horretatik zuzen jarraituko dugu pinuz inguratutako zelai baterantz eta, han, eskuinean dagoen beste pista batean biratuko dugu, ibarbide batetik sakan baten hondoraino jaisteko.

3,7 km.- SAKANA

Ataka bat salto egingo dugu eta ezkerrean dagoen landa bide batekin bat egingo dugu. Bideak soro bat inguratzen du eta errepidean amaitzen da.

4,4 km.- BIDEXKA

Errepidean amaitu baino zenbait metro lehenago, ezkerra joko dugu lursailen artean doan bide belartsu batetik. Lursailak amaitzen direnean bidexkak mendatearen isurialdetik gora egiten du, sakabanatuta dauden sasien eta zuhaitzen artean. Une batean bidexkak errepidearekin topo egiten du, beraz, belardira itzuliko gara mendoitzaren harrizko hormaren beste aldera pasatuz eta lurrazal irekitik igotzen jarraituko dugu, La Horca mendatera eramango gaituzten gurpil-arrastoetara arte. Horixe da Burgos eta Arabaren arteko muga.

6 km.- LA HORCA MENDATEA

Errepidean gaude, beraz, Losa ibaira (Burgos) heltzeko asfaltotik behera egingo dugu eta bidezidorraren jaitsiera topatuko dugu, herri horretara eramango gaituena hain zuzen.

10,5 km.- LOSA IBAIA

DATUAK 

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 10,50 km 

Malda

- 405,9 m

Iraupena

- 3 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Espejo-Uribarri Gaubea

GR 1 14. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Uribarri Gaubea-Boveda

GR 1 15. etapa

Ikusi gehiago