Eduki publikatzailea

Bilarreko saihesbidea

Bilarreko saihesbidea

Ibilbidearen deskribapena

Inaziotar Bideko saihesbide honetan, hainbat altzor arkeologiko eta megalitiko topatuko ditugu, Laguardiako hiribildura heldu baino lehen

Ondorengo alternatiba Inaziotar Bidearen etaparen azken tarteari dagokio, Nafarroako Genevilla udalerritik abiatzen da eta Lauardia hiribilduan amaitzen da.

Hasieran etapa hau Kodes eta Toloñoko mendilerroen arteko igarobide zabal batetik doa, eta Toloñoko mendi-hegaletatik jarraitzen du altuera galduz, Kripaneko herrigunera iritsi arte. Kripanen GR 120.2 gisa katalogatutako desbideratzea hartuko dugu, eta Bilarreko herrigunea gurutzatuz Laguardiara eramango gaitu.

Elvillar
Elvillar

0 km. KRIPAN.

Kripaneko elizatik abiatuko gara eta hego-ekialderantz joango gara hilerrira daraman bide asfaltatu batetik. Zoru hori eten egiten da eta pista bihurtzen da, eta altuera galduz doa Rocabo ibaiak egindako sakonunean barrena.

1,8 km. RÍO ROCABO.

 Ibaia gurutzatu ondoren, mahasti artean dagoen beste pista batera itzuliko gara eta A-3228 errepidera hurbilduko gaitu. Metro batzuk ibiliko gara bazterbidetik eta berehala Bilarreko erdigunean sartzen den desbideratzea hartuko dugu.

3,8 km. ELVILLAR.

Bilar gurutzatuko dugu eta herriaren bukaerara iritsiko gara, eta Uneba errekaren ibilgu txikiraino jaisten den bide batetik jarraituko dugu. Erreka gurutzatuko dugu, eta malda txiki bat igo ondoren bide asfaltatu batera iritsiko gara. Eskuinalderantz joango gara, baina berehala utziko dugu eta ezkerrean dagoen pista bat hartuko dugu. Pista horrek Sorginaren Txabola trikuharrira eramango gaitu.

4,9 km. SORGINAREN TXABOLA.

Inguru horretan dauden hilobi-elementu ugarietako baten aurrean gaude; duela 5.000 urte eraiki zuten eta lurperatze kolektiborako erabili zuten. 1974. urtean berreraiki egin zuten, eta duela gutxi beste zaharberritze bat egin dute.

Gure ibilbideari jarraitzen diogu pista eta bidezidorretan barrena, San Ginés eta Villahuercos errekak gurutzatuz, A-3228 errepideari arreta jartzen jarraituz. Sigi-saga eginez Prao de la Paúl urmaelera iritsiko gara; Laguardiako aintziragune barnean dago, eta bere ezaugarri bereziengatik Biotopo Babestua da.

8,7 km. PRAO DE LA PAUL.

 Hezegunea inguratuta Laguardiara iritsiko gara, eta ibilbidea amaitutzat emango dugu.

DATUAK

Zailtasun txikia
Ibilbidea

- 9,5 km

Malda

- 170 m

Iraupena

- 2 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Guardia-Navarrete

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Arabarren sahiesbidea

Ikusi gehiago