Eduki publikatzailea

14. ETAPA: Espejo-Villanueva de Valdegovía

Ibilbidearen deskribapena

Zati batean, ibilbide horrek antzinako gatzaga bidearekin bat egiten du Burgoseko iparraldeko Gaztelako lurraldeetarantz. Ibilbide hori ostatu edo benta anitzez beteta egon zen garai batean. Hona hemen bisitaldia egiteko ezinbesteko diren beste gune batzuk: Omecillo ibaiaren gaineko zubi historikoa eta Angostoko santutegia.

Espejo-Villanueva de Valdegovía
Espejo-Villanueva de Valdegovía
Espejo-Villanueva de Valdegovía

0 km.- ESPEJO

Frontoiko plazan aurreko etapako bidea berriro hartuko dugu, Gesaltza Añanarantz. 300 metro eta gero, soroen artean Villamadernera doan bidebanatzearekin topo egingo dugu.

1,98 km.- VILLAMADERNE

Herri horretara helduko gara. Bertan, San Millan elizako kanpai horma liraina nabarmentzen da, bai eta udaletxea eta dorre-jauregia ere. Herriko irteera bilatuko dugu eta eskuineko landa bidetik aurrera egingo dugu. Bide hori ur gordailurantz doa. Bidezidor kaskar batetik aldapa bat gainditu eta zidor-suebaki batekin lotuko dugu; azken horrek Venta Burguillosera gerturatuko gaitu mendi itxitik zehar. 

5,06 km.- VENTA BURGUILLOS

Bilbo-Burgos errepidera helduko gara. Eskuinetik aurrera egingo dugu 200 metro, ezkerretik atzean utzi arte. Abereentzako ate bat zeharkatuko dugu eta pista batetik Angostoko kanpinerantz eta komenturantz egingo dugu.

7,45 km.- ANGOSTOKO KOMENTUA

Kanpina pasatu dugu eta orain santutegiaren barrutian sartuko gara metalezko ate batetik. Plaza zeharkatu ostean, mendiaren hegal basotsutik gora egiten duen bidea hartuko dugu, errepidearen bestaldean.

8,35 km.- ERREKA

Basoko pista utziko dugu erreka bat zeharkatzen duen bidexka bat hartzeko. Aurrerago, bidexkak Villanueva de Valdegovíako erdigunetik kilometro batera dagoen errepidean amaitzen den pista on batekin bat egiten du.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 10,2 km 

Malda

- 309,1 m

Iraupena

- 3 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Fontecha-Gesaltza Añana

GR 1 12. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Gesaltza Añana-Espejo

GR 1 13. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Uribarri Gaubea-Boveda

GR 1 15. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bóveda-Río de Losa

GR 1 Araba/Burgos loturako etapa

Ikusi gehiago