Eduki publikatzailea

3. ETAPA: Durruma-Zalduondo

3. ETAPA: Durruma-Zalduondo

Ibilbidearen deskribapena

Entziako mendilerroaren itzalpetik abiatuko gara, ekialderantz, Urabain eta Durruma arteko ameztiak zeharkatzeko. N-1 errepide azpitik igaro eta Leze parkera helduko gara. Lezearen ondotik igaro ostean GR 25a mendebalderantz jarraitzen du, Aizkorri-Aratz parkearen eremutik, harik eta Araia herrigunearen goialdean dagoen  Zirauntza errekaren iturburura heldu arte. Etapa Zalduondoko hiribilduan bukatzen da. Bertan, sortetxe eta jauregi zaharrek emango digute ongi etorria.

Durruma-Zalduondo
Durruma-Zalduondo
Durruma-Zalduondo
Durruma-Zalduondo

0. km.- DURRUMA DONEMILIAGA

Entziako mendizerra arranditsuaren azpian, hego-ekialdera joko dugu, eta, handik gutxira, erkameztian barruratuko gara. Ia-ia denbora osoan eutsiko diogu bidezidor argiari. Hasieran, ekialderantz egingo dugu, eta, azkenean, erabateko bira emango dugu iparralderantz, Urabaingo herri-gune txikira heltzeko.

3. km.- URABAIN

Urabaindik irtengo gara N-1 errepidearen paretik ekialderantz doan lur-zatikako mendi-bidean zehar.. Autopistaren azpitik gurutzatzeko pasabidea bilatuko dugu, eta, zenbait metrotan autopistaren paretik aurrera egin ostean, iparraldera joko dugu, Ilarduiara hurbiltzeko. Ilarduia ezkerretara utzi eta Lezeko Toki Parkean sartuko gara.

6,4. km.- LEIZE

Leizeko Parkean, atsedenlekua dago. Bertatik, ipar-mendebalderantz egingo dugu, eta gaztandegiaren albotik igaroko gara. Bidezidorrak norabide horretatik jarraituko du, eta ezkerretara dauden Arrazpiko antzinako harrobien ingurura iritsiko da.

9,3. km.- ARRAZPIKO HARROBIAK

Etxalde txikiaren aurretik igaro ondoren, bidezidorrak gorantz egingo du, sorkuntza hidroelektrikoko antzinako presara iritsi arte. Bertatik, ubide zaharretik egin beharko dugu aurrera, harik eta sorlekuraino heldu arte.

11,8. km.- ZIRAUNTZA IBAIAREN SORLEKUA

Zirauntza ibaia gurutzatuko dugu presaren azpian atondutako pasabidean zehar. Ubidetik jarraitu eta San Migel Haitzaren ingurura eramango gaitu. Haitza inguratu eta ezkerretara utziko dugu. Horren alboan, Marutegiko gailurreko gazteluaren aztarnek ageri-agerian utziko dute San Adriango galtzada hurbilaren alboan dagoen lekuak garrantzi estrategiko handia zuela.

16. km.- MANDOBIDE

mendebalderantz jarraituz gero, Mandobidera iritsiko gara. Gune horretan, GR 25 eta Done Jakue bidea gurutzatuko dira, baina berehala banatuko dira eta, ondoren, Zalduondon elkartuko dira berriro.

20. km.- ZALDUONDO

Etaparen amaieran, Erdi Aroko Zalduondoko hiribildua dago, eta, bertan, oinetxe zein jauregi arranditsuek emango digute ongietorria.

DATUAK 

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

- 20 km 

Malda

- 587 m

Iraupena

- 6 h. 15'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Olarizu-Adana

GR 25 1 etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Adana-Durruma

GR 25 2. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Zalduondo-Barria

GR 25 4. etapa

Ikusi gehiago