Eduki publikatzailea

Nafarroa/Araba loturako etapa

Ibilbidearen deskribapena

Kodeseko Andre Mariaren Santutegia - Santikurutze Kanpezu

GR 1 Nafarroatik dator eta Arabako Mendialdean sartzen da Kodes mendilerroa zeharkatuz. 1200 metro baino gehiagoko altuerako mendi gailurren lerrotik dauden ikuspegiak ikaragarriak dira. Ibernaloko baselizak eta horren aisialdirako eremuak lehen etapa hau amaitzen dute.

Nafarroa/Araba lotura
Nafarroa/Araba lotura
Nafarroa/Araba lotura

0 km.- KODESEKO AMA BIRJINAREN SANTUTEGIA

XVI. eta XVII. mendeko zentro erlijioso honetatik igo, pistan zehar eta ondoren bidexka jarraituz, Kodeseko mendilerroaren hegoaldeko alde malkartsutik gertu dagoen San Kristobaleko muinorantz, Nafarroa eta Arabaren arteko muga denerantz.

2,28 km.- NAFARROA-ARABA MUGA

Eskuinera hartu mendilerroko gailurren lerroa zeharkatzen duen bidezidorra Nazar mendatera heldu arte. Bertan Kodeseko mendilerroko ikuspegi politak eta zabalak izango ditugu. 

5,22 km.- NAZAR MENDATEA

Ezkerreko pistatik beheranzko malda handia dago eta behin Cogolla gaineko lepora helduta, mendilerroaren hegalak estaltzen dituen basoaren barnean sartzen den bidetik jarraitu behar da.

7,19 km.- MIRADEROKO LEPOA

Basoko pista utzi gabe gutxika beherantz jarraitzen da Amabirjinaren sakanaren bidera heldu arte. Bertan sartuko gara tarte hori itzalpetan uzten duen landarezko kupularen azpian Ibernaloko baselizaren aisialdiko gunean amaitu arte.

9,85 km. IBERNALOKO AISIALDIKO GUNEA

Errepidetik lehen urratsak eman ondoren, ezkerraldeko pista hartzen da, hainbat bidegurutze eta bidebanatzeren ondoren Santikurutze Kanpezura eramango gaituena.

Zailtasun ertain txikia
DATUAK 
Ibilbidea

- 12 km 

Malda

- 540 m

Iraupena

- 3 h. 40'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Santikurutze Kanpezu-Antoñana

GR 1 1. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Santikurutze Kanpezu-Bernedo

GR 1 1-3 etapetarako beste aukera bat

Ikusi gehiago