Eduki publikatzailea

12. ETAPA: Fontecha-Gesaltza Añana

Ibilbidearen deskribapena

Etapa polita dugu, eta ezin da bidean aurrera egin Gesaltza Añanan eta Arreo-Caicedo Yusoko lakuan geratu gabe. Ahaztu gabe, jakina, Fontechakoak bezalako dorre-gaztelu eran eraikitako ondare ederra. Ibilaldi erakargarri eta didaktikoa, Gatz Haraneko paisaia gatzatu berezian amaitzen dena.

Fontecha-Gesaltza Añana
Fontecha-Gesaltza Añana
Fontecha-Gesaltza Añana

0 km.- FONTECHA

Bidezidor Historikoak Lakuaren Bidea hartzen du toki horretan sortzen den errekaren harana igotzeko. Alcedora doan desbideratzea utziko dugu eta nekazal bidea hartuko dugu laborantza lurren artean.

2,48 km.- BIDEXKA

Ibilgailuentzako bidea amaitu ondoren erkametzez inguratutako mendian sartzen den bidexka hasiko da. Bidezidorraren tarteak onibarraren pasabideekin lotuko ditugu haranean gora doan gure bidaian. Baso itzaltsu baten amaiera, bidezidorra zelai batera aterako da eta hura zeharkatuko dugu Lakura heldu aurretik. 

4,81 km.- CAICEDO YUSOKO LAKUA

Uretako hegaztien kolonia interesgarria biltzen duen hezegune garrantzitsua. Lakua ezkerraldetik inguratuko dugu eta pasagune altua bilatuko dugu artaditik hegalaren lur jausia ekiditeko. Bidezidorra pista batera aterako da eta soroen arteko hainbat bidegurutzeren ondoren La Muera errekaren haranetik behera doa.

7,89 km.- GATZ HARANA

Paisaia ikaragarria gatzaren erauzketa historikoari lotuta. Bidegurutze batera helduko gara, eskuinetik San Juan de Acre monasteriora helduko gara baina guk ezkerrera biratuko dugu hesiaren albotik Gatz Haranetik behera joateko La Muera erreka gurutzatu eta parrokia elizara heldu arte.

8,95 km.- GESALTZA AÑANA

Haran honek gatzaren esparruan duen garrantzia erromatarren garaikoa da. Aberasten zihoan iragan horren emaitza Gatz Harana da. Bertan, larrainak zintzilik eta terrazak eginik ikus daitezke, edertasun handiko tapiz gatzatua sortuz.

DATUAK 

Zailtasun txikia
Ibilbidea

- 9 km 

Malda

- 299,5 m

Iraupena

- 2 h. 30'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Armiñon-Salcedo

GR 1 10. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Salcedo-Fontecha

GR 1 11. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Gesaltza Añana-Espejo

GR 1 13. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Espejo-Uribarri Gaubea

GR 1 14. etapa

Ikusi gehiago