Eduki publikatzailea

Genevilla-Guardia

Ibilbidearen deskribapena

Lurralde napartarretan, Hego-mendebalderantz jarraituko dugu, Kantabria eta Kodes mendilerroen artetik. Berriro ere Araban sartuko gara eta etapa Guardian amaituko dugu.  

0 km. GENEVILLA.

Genevillan hasiko dugu etapa, Txikita mendilerroa ezkerrean utzita. Zuhaitzez inguratutako pista batetik jarraituko dugu, eta Castillo de Lapoblación mendia ikusi ahal izango dugu bertatik. Hain zuzen ere, mendi horretarantz abiatuko gara. Cabredoko udalerria zeharkatu ondoren, aurreko etapatik gurekin izan dugun GR 1ak (Ibilbide Historikoa) Marañonera eramango gaitu. Handik aurrera, GR seinalerik gabe jarraituko dugu Arabako lurretara itzuli arte. Ezkerrera jo eta mendatean gora egingo dugu. Tarte batean, SL-NA 195 bidetik jarraituko dugu Lapoblacionera iritsi arte.

Genevilla-Laguardia
Genevilla-Laguardia
Genevilla-Laguardia

8 km. LAPOBLACIÓN.

Arretaz jarraituko dugu Meanora doan errepidetik, eta, herria goialdetik zeharkatu ondoren, mendi-hegalaren erditik jarraituko dugu Toloñoko mendilerroa osatzen duten tontor pikoen azpitik. Kripanetik hurbil, ezkerrera egin beharko dugu GR markei jarraiki, eta behera egiten hasiko gara (utziko dugun pistak Bernedorantz jarraitzen du, mendilerroaren beste aldera). Hiribildura iritsi aurretik, errepidetik jarraitu beharko dugu tarte batean, eta, beraz, arretaz ibili beharko dugu.

15,7 km. KRIPAN.

Hiribildutik irtengo gara asfaltatutako pista batetik, eta arteen artetik doan bidexka batetik jarraituko dugu. Erreka bat gainditu ondoren, Bilarrera doan errepideraino iritsiko gara. Errepide hori zeharkatu eta metro gutxira, Los Llanos trikuharriarekin egingo dugu topo, eta korridore bat osatzen duten lauza handi batzuk ikusi ahal izango ditugu. Mahasti zabalen artetik doazen pista batzuetatik jarraituko dugu, eta Bilarreko hiribildura abiatzen den saihesbidera iritsiko gara laster. Gure ibilbideak hortik jarraitzen ez badu ere, merezi du desbideratzea eta Sorginaren Txabola trikuharria bisitatzea. Berriz ere Inaziotar Bidera itzulita, GR 38arekin (Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea) egingo dugu topo bidegurutze batean. Puntu honetan bira egingo dugu eta, GR horri eskuinerantz jarraituta, La Hoyako herrixkaren interpretazio-zentroa bisitatzeko eta aztarnategi arkeologiko horretako sekretuak ezagutzeko aukera izango dugu.

Genevilla-Laguardia
Genevilla-Laguardia
Genevilla-Laguardia

25,6 km LA HOYA.

Saihesbide horretatik, Guardiara hurbilduko gaituen bide asfaltatua hartuko dugu. Harresiz inguratutako hiribildu horren ondoan, beren berezitasunagatik Biotopo Babestutzat hartuta dauden hezegune batzuk daude.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

- 26,7 km

Malda

- 744 m

Iraupena

- 7h 30'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Alda - Genevilla

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Guardia-Navarrete

Ikusi gehiago