Eduki publikatzailea

Villalba de Losa - Bóveda

Villalba de Losa - Boveda

Ibilbidearen deskribapena

Villalba de Losa atzean utzita, Gorobel mendilerroan murgilduko gara, Aiara eta Arrastari ibarraren goialdean altxatzen diren malkar pikoen artetik. Larre zelai artaldez, kortez eta artzakurrez zipriztinduak zeharkatuta, Lausa haraneko hainbat herri itzuriko ditugu Bóveda herrira heldu aitzin, Gaubea eta Arabaren mendebaldeko mugan.

0,9. km. VILLALBA DE LOSA

Aostrirako bidea hartuta, Burgosko Villalba atzean utziko dugu, soroen artean, eta urratsez urrats iparrera joko dugu, Gorobel mendilerroaren hegaleraino, Zaballa eta Mijala herrietan barrena.

Villalba de Losa - Bóveda
Villalba de Losa - Bóveda

8,3. km. FRAIDEBURU MENDIA.

Aiarako lurren gaineko pendizera iritsiko gara larre-artean doan bide lausotu batetik, Mijalatik gora doana. Eraketa xelebre hori Tertangararantz bortizki behera egiten duen kareharrizko harkaitz-horma baten gainean dago. Ondoan ditu Txarlazo (927 m) eta Virgen de la Antigua.

19,8. km. KOBATA.

Artzain-korta hori izen bereko pagadian dago kokaturik, iparreko haize gogorretik babestua eta larre zabalez inguraturik. 4.500 urte baino gehiago dira artzainak bertara maiz joaten direla; horren lekuko, trikuharri eta tumulu ugariak. Kokaleku horretara egoera onean dagoen bide batetik iristen da. Gorobel mendilerroko antzinakoena eta ugariena da.

21,5. km. BARRIGARAKO BIDEA.

Larrea zeharkatuta, nahikoa utzita dagoen bide lerrozuzen batetik behera egingo dugu poliki-poliki Lausa Haranean dagoen Barrigaraino. Aurrerago, BU-552 errepidea zeharkatuta, Fresno de Losaraino helduko gara.

32,1. km. RISCA MENDILERROA.

Gailurrera iritsiko gara Fresno de Losa herriaren gainaldean dagoen pinudia alde batera utzita, antzinako baso-pista batetik aurrera eginda. Lausa eta Gaubea Haranen bista zabal eta ikusgarriak ikusmenean ditugula, lerro zuzenean jaitsiko gara Quintanillara (Araba), eta hortik Bovedara, etapa honen amaiera.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

  37,45 km

Malda

  1445 m.

Iraupena

  12h. 21'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Izarra- Villalba de Losa

GR 282 - 5. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bóveda - San Millán de San Zadornil

GR 282 7. Etapa

Ikusi gehiago