Eduki publikatzailea

Okina - Antoñana

Okina - Antoñana

Ibilbidearen deskribapena

Etapa honetan Ihuda ibaiaren haitzartean sartuko gara, eta hortik Markinezeko herrigunera joango gara.

Bertatik Izkiko Natura Parkean sartuko gara, Europan den ametz helduko basorik handienean barrena. Urkidiek, zohikaztegiek, lertxundiek, pagadiek nahiz kareharrizko pendizek txundituko gaituzte bidean, Korres eta Antoñanako Erdi Aroko herriguneetara iritsi bitartean.

0 km. IHUDAKO HAITZARTEA.

Okinatik hegora eta GR-38 bidearekin bat egiten duen bidea hartuko dugu. Aurrerago, bidezidor alai eta ezin ederrago batean sartuko gara, ibar-baso eta galeria-baso, ur-jauzi handi eta txikien artean, Saseta herriraino.

Okina - Antoñana
Okina - Antoñana
Okina - Antoñana

8,3. km. URARTE.

Ondoko Sasetatik, Bide ez oso nabarmen batetik lehenik eta konpondutako pista batetik ondoren, Urartera iritsiko gara. Bertan, Jasokundearen eliza gotikoa (XIII. mendea) da aipagarria, oso portada landua baitu.

11,5. km. MARKINEZ.

Samaniego eta Gauna etxe armarridunek hartuko gaituzte herrira iritsitakoan, ibaia atzean utzita. Herri eder eta lasai horretan Santa Eulalia eliza eta San Joan baseliza erromanikoa (XIII. mendea), Euskadiko Monumentu Nazionala izendatua, ikusiz goza dezakegu. Hurbilean diren Peña del Castilloko eta Santalokadiako leize prerromatar bitxiak ia derrigorrez bisitatu beharrekoak dira.

28. km. KORRES.

Baso itxia atzean utzita, Izki Parkeko aisia-eremura iritsiko gara. Bertan atsedena hartzeko eta erlaxatzeko aukera izango dugu. Herrira iritsita, Erdi Aroko pasabideek parketxe eta interpretazio zentro dena biltzen dute, ibilbidean aurrera egin eta Soila (993 m) igotzen hasi aurretik informazioa jasotzeko ezinbesteko gunea.

32,5. km. ANTOÑANA.

Soila mendia inguratzen duen bidezidor estua baso-pista bat da. Haritzez eta hagin bakanen batez edo bestez inguraturik, garai bateko tren-geltokiraino jaisten da; bertan, tren-bagoietan Vasco-Navarro ibilbide berdearen interpretazio zentroa dago.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

  32,49 km

Malda

  1034 m.

Iraupena

  8h 48'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Langraiz Oka - Okina

GR 282 10 etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Antoñana - Done Bikendi Harana

GR 282 12. etapa

Ikusi gehiago