Eduki publikatzailea

Antoñana - Done Bikendi Harana

Antoñana - Done Bikendi Harana

Ibilbidearen deskribapena

Ibilbide osoko etaparik motzenak Kanpezu eta Harana udalerriak ibili eta lotzen ditu.

Antoñanako hiribildu gotortuan, kale mehar eta pasabide estuetan egituratuan, etxebizitzek bat egiten dute harresiarekin. Bide zabal eta osasuntsu batek Oteo herrira eramango gaitu soro eta artadietan barrena, eta hortik, zeharkako bidezidor batean zehar, Done Bikendi Haranera.

0 km. ANTOÑANA.

Herribildu gotortu hori, komunikazio-bide garrantzitsuek bat egiten duten lekuan kokatua, 1182n eraiki zuen Nafarroako Antso VI.a, Jakituna, Erregeak lehendik eraikita zegoen gotorleku baten gainean. Kale estuak ditu, kantoi eta pasabide estaliez loturik, kanpo-harresiak inguraturik; gaur egun, herriguneko zenbait etxebizitzaren zati diren harresiak.

Antoñana - San Vicente de Arana
Antoñana - San Vicente de Arana

4,2. km. OTEO.

Nekazaritzako pista batetik iritsiko gara Oteora; kutsu historiko nabarmena duen herrigunea. Bertan aipagarriak dira San Mames eliza eta San Joan baseliza. Herrigune trinkotuak ikusmenean du bera kokatzen den pentoka, hondoan altxatzen diren Iturrieta eta Entzia mendi bikainek isolaturik.

8,2. km. DONE BIKENDI HARANA.

Bidezidor estu batek Rosaria sakanera eramango gaitu, eta A-2128 errepidea zeharkatuta, maldan sartuko gara, Done Bikendi Harana inguratzen duten larreetara iristen diren haritz eta ipuru otalurren artean. Herriak mendebaldetik ixten du izen bereko harana.

DATUAK

Zailtasun txikia
Ibilbidea

   8,24 km

Malda

   526 m.

Iraupena

  2h 59'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Okina - Antoñana

GR 282 11. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Done Bikendi Harana - Urbasa

GR 282 13. etapa

Ikusi gehiago