Eduki publikatzailea

Done Bikendi Harana - Urbasa

Done Bikendi Harana - Urbasa

Ibilbidearen deskribapena

Entzia eta Iturrietako mendiak zeharkatuko ditugu; masa trinkoa, Arabako lautadaraino zorabiagarri jaisten dena.

Bere bizkarrean abeltzaintzako hainbat herrizka ditu sakabanaturik, Harana, kasurako. Bertatik, Opakuan barrena, ahaide duen Urbasa mendilerroarekin lotzen duen bidea egingo dugu, gaur egun oraindik ere azienden bazkaleku diren antzinako ordokietara irekitzen diren aztikeriazko basoetan barrena.

2,7. km. SANTA TEODOSIA BASELIZA.

Done Bikendi Haranatik gora egingo dugu pista asfaltatutik aterata, lurra arrokatsu eta malkartsu bihurtzen den neurrian mehartuz doan bidexka batetik, pagoen artean. Eraikin ezagun hori iraganbide historikoa da, haren ondoan dagoen lizar bereziaren babesean. Harana ibarra du bere ikusmenean, Iturrieta eta Entzia mendilerroen artean dagoen Zanarri gainaldetik.

San Vicente de Arana - Urbasa
San Vicente de Arana - Urbasa
San Vicente de Arana - Urbasa

5,4. km. ERROITEGI.

Erdi Aroko galtzada bat zeharkatuta, zumardian barrena handik eta hemendik doan bidea argitu eta Erroitegira eramango gaitu. Herri txiki hori Igoroin trokarte zizelkatuaren buru da. Igoroinek Iturrieta mendiek jasotako elur urtuaren ur-emaria darama, makina bat ur-jauzi eta turrustatan barrena, Maezturantz zabaltzen den haranean behera.

14. km. ZEZAMA

Partzuergoek kudeatzen dituzte mendilerro horien herri-lur partekatuak. Hiru partzuergo daude: Entzia Goikoa, Iturrieta eta Entzia. Azken hori da hedaduraz handiena. Zezamako lautada Opakua mendatearen gainaren ondoan dago, eta Arabako Lautadaren gaineko behatoki zabal bat da.

21. km. LEGAIRE.

Entziako partzuergoak milaka urte aurretik kudeatu izan ditu Legaireko larreak. Mendi arrokatsuz inguraturik (Ballo -1.198 m-, Mirutegi -1.166 m- eta Surbe -1.155 m-) ordoki zabal hori Arabako Lautadaren gaineko balkoi ikusgarria da, fenomeno karstikoz eta hondakin megalitiko ugariz zipriztindua. Bertatik, baso-bide batek ekialdera egiten du Urbasako kanpineraino, Urbasa eta Andia Natura Parkeetako lurretan barrena.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

  32,58 km

Malda

   1370 m.

Iraupena

  10h. 55'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

AntoƱana - Done Bikendi Harana

GR 282 12. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Nafarroa

GR 282 14. etapa

Ikusi gehiago