Eduki publikatzailea

Arbalan-Urkiola

Arbalan-Urkiola

Ibilbidearen deskribapena

Leintz ibarra, basoen eta belardien arteko baserri sakabanatuez zipriztindurik, atzean utzita, Undabe eta Urkiola ibaiek osatzen duten arroan sartuko gara, Legutiok azpian hartuta, eta Urkiolako santutegi dotorera heldu aurretik, Durangaldeko mendietako kareharrizko hormen babesean aterpea duena.

0 km ARLABAN

Arabaren eta Gipuzkoaren arteko pasabide historikoa, eta Gasteizen eta Deba Garaiaren arteko industria-lotunea den Arlabango gainean hasiko dugu etapa. Errepidea utzi, eta Maroton (864 m) barrena, izen bereko mendilerrora igotzen den pista asfaltatua eta lehen bidegurutzea hartuko ditugu. Jarindora iritsi aurretik, Araban sartu eta berehala, bidea utzi eta Albinarantz doan eta Legutiora eramango gaituen pista hartuko dugu.

Arbalan urkiola
Arbalan urkiola

8,5 km LEGUTIO

Legutioko herrira sartu gabe, Goikoerrota baserrira doan bidea hartuko dugu. Baserriraino joan gaitezke atsedena hartu eta xahututako indarrak suspertzeko.

10,8 km ALBINA

Bideari jarraituz, Urrunaga eta Albina urtegiak izango ditugu ikusmenean; horretara jaitsiko gara inguruz inguru duen konifero-sailean barrena doan bidezidorra hartuta. Albinaren ibaiertz erakargarriek aukera ematen digute baino bat hartzeko, erlaxatu eta leku zoragarri horretaz gozatzeko, Itesasi mendiko pago motzeko pagadi eta harizti ikusgarriak zeharkatu aurretik.

18 km OLETA

Basoko pista hartuta, Ortola eta Oleta (Aramaio Ibarreko kanpoaldeko auzoa) bere baitan dituen goi-lautadara igoko gara. A-3941 errepidetik, Durangaldeko mendien babesean gorderik diren baserrien gune sakabanatua zeharkatuko dugu. Eremu horretan Anbotoko (1.331 m) kareharrizko mendi-puska da nagusi.

24,8 km. URKIOLA

San Antonio Santutegia dugu Urkiolaren gainaldean, pago-, lizar- eta urki-baso magikoz inguraturik, Natura Parkearen bihotzean. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko zentro geografikoa da, eta nola haren jatorria, hala zonaldeko artzainena denboran atzean eginda galtzen da.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

  -  24,8 km

Malda

  -  687 m.

Iraupena

  -  8h 36'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Gipuzkoa

GR 282 1. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bizkaia

GR282 3. etapa

Ikusi gehiago