Eduki publikatzailea

Etapa 4 Arraba Izarra

Arraba - Izarra

Ibilbidearen deskribapena

Etapa honetan, Gorbeia parkeko hego-isurialdea jaisten dugu, Araba eta Bizkaiaren artean.

Historiaurreko baso eta belardien arteko alturako benetako paisaia karstikoa atzean utziko dugu, eta sigi-saga doan Baia ibaiaren ibilgua hartuko dugu. Altubera iritsiko gara, Izarraraino doan pagadi eta harizti itxi eta dotorean sartuta; Euskal Autonomia Erkidegoko bertako basorik handiena da.

0 km ARRABA

Etapa lainopean hasiko dugu, Lekanda (1.302 m) mendiaren babespean dagoen larre trinkoan ohikoa den lainopean. Lekanda mendia Arratia Ibarrean nagusitzen den mendia da; ibarraren gaineko balkoi ikaragarria.

Arraba Izarra
Arraba Izarra

4,9 km ARLOBI

Usotegieta (1.188 m) eta Illunbe (998 m) mendietatik behera, larre trinkoen artean, Arlobiko zutarrira helduko gara. Monolito zoragarri horrek ikusmenean ditu Padurabaso Ibarra ekialdean eta Arralde Ibarra mendebaldean. Horren ingurutik pasatzen da Zuia Ibarra eta Orozko Ibarra Austiarminen barrena lotzen dituen mandazain-bidea.

11,4 km PARKETXE

Baia ibaiaren ondoan, Sarriako parketxea dago. Bertara iristeko, ibaiaren ibilguaren ondotik doan bidea hartu behar da, harrizko zubien eta galeria-basoen artean. Aisiarako eremu gisa gaituta, eraikin nagusi bat du, erakusketa-areto, informazio-gune eta parkeko partzuergoaren egoitza dena.

16,3 km ALTUBE

Parketxetik baso-pista bat abiatzen da, A-624 errepidearekin eta Altubeko baserriekin bat egiten duena. Zeharkatuko dugun basoa, non oreinen marrua entzun baitezakegu, Euskal Autonomia Erkidegoko bertako basorik handiena da. Megalitoz zipriztindurik, ur-jauzi ikusgarriak eta ezagutzen diren zuhaitz berezi eta garrantzitsuenetako batzuk aurki ditzakegu.

25,8 km IZARRA

Izarrako herrigune historikora iritsiko gara, Ostuno parkera ailegatzen den bidea hartuta. Atsedena hartu eta indarrak berritzeaz gain, Izarran Beluntzako San Petriren eliza erromanikoa (XIII. mendea) eta Irubidaur Museo Etonografikoa ikus ditzakegu.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

  25,81 km

Malda

  -  1.081 m.

Iraupena

  - 9h 6'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Bizkaia

GR282 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Garrastatxuko Aldaera

GR282 - 4B etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Izarra- Villalba de Losa

GR 282 - 5. etapa

Ikusi gehiago