Eduki publikatzailea

San Millán de San Zadornil - Espejo

San Millán de San Zadornil - Espejo

Ibilbidearen deskribapena

Gaztelako konderri zaharra eraiki zen ibar eta mendi hurrenkera pribilegiatua zeharkatuko dugu. Eskualde atlantiko eta mediterraneoen artean, Valpuesta herria dugu.

Bertako kartularioak, XII. mendekoak, gaztelaniazko hitzekin idatzitako lehen dokumentutzat jotzen dira. Dagoeneko Araban, Espejoraino doan bidean Uribarri Gaubea, Baronatarren dorre-jauregia eta labore-mosaiko bat ikusiko ditugu. 

0 km. SAN MILLAN DE SAN ZADORNIL.

BU-553 errepidea gurutzatuta, Terreros (932 m) mendipean Valpuertarantz doan bide zaharrean sartuko gara, arte, haritz eta zereal-soroen artean.

San Millán Espejo
San Millán Espejo

2,4. km. VALPUESTA.

Herriko oinetxeetatik Santa Maria kolegio-eliza zoragarria nabarmentzen da, Valpuestako garai bateko gotzain-hiriaren oinordea. Kolegio-elizako kartularioak, XII. mendekoak, gaztelaniaz idatzitako lehen dokumentuak dira; hortaz, leku hori gaztelania-erromantze primitiboaren sehaska dela esan daiteke.

5,8. km. URIBARRI GAUBEA.

Uribarri Gaubeako herrigunera doan bidetik jaitsiko gara, ipuru sakabanatu, pinu eta arteak lagun ditugula. Gaubea Ibarraren bistak zoragarriak dira, paisaia ikusgarria, historia eta natura tartekatuta, eta aberastasun historiko eta artistiko handia.

9,1. km. BARONATARREN DORRETXEA.

Pista zabaletan barrena, Baronatarren Dorretxera iritsiko gara; eraikin lerdena, nekazaritza-lautada zabalean gailenduz. Jauregia eta dorrea dituen harlanduzko multzo historiko hori Arabako XIV. mendeko arkitektura militarraren eredurik hobekien zaindua da.

14,1. km. ESPEJO.

Añanatik ateratako gatza garraiatzeko erabiltzen ziren bideek Espejoraino eramango gaituzte; garai batean Vindeleia (Larrazubi) eta Flaviobriga (Bilbo) lotzen zituen erromatar bideko iraganbidea.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

 - 14,07 km

Malda

  -  411 m.

Iraupena

  -  4h 26'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Bóveda - San Millán de San Zadornil

GR 282 7. Etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Espejo - Langraiz Oka

GR 282 9 etapa

Ikusi gehiago