Eduki publikatzailea

Espejo - Langraiz Oka

Espejo - Langraiz Oka

Ibilbidearen deskribapena

Etapak Olvedo mendia zeharkatzen du, eta hortik gora egiten du Karkamu mendilerro izugarriraino. Honek bere babespean ditu Lakozmonte ibarra eta bertako makina bat herri.

Gailur-ilara marraztuz, Kuartango ibarraren gaineko larre soilen eta pendiz gailenen artean, Tetxako haitzartera jaitsiko gara, eta hortik Badaia Mendilerrora, Langraiz Oka bere oinean duela.

0. km. ESPEJO.

Bidea Espejotik abiatzen da, jauretxe armarridunen artean, XVI. mendetik XVIII.era bitartekoak. Aurrera eginez, Villamadernen sartuko gara, eta bertan San Millan elizako kanpai-horma nabarmentzen da.

Espejo - Nanclares
Espejo - Nanclares
Espejo - Nanclares

7,5. km. GINEA.

Baratzeetan barrena joanda bidea saihestuz, Gineako gune tenplariora iritsiko gara, eta hortik Karkamu mendilerroaren hegi malkartsua igoko dugu oso txukunduta dagoen kareharrizko bide batean gora.

13,6. km. BARRONGO OTSO ZULOA.

Barrongo harrizko egitura horrek mendeetan zehar otsoak uxaldian harrapatzeko antzina erabiltzen zen herri-arkitekturaren berri ematen digu, eta agerian uzten du eremuan gizakiaren eta otsoaren arteko liskar historikoak.

26,4. km. MORILLAS - SUBILLA MORILLAS.

Azkar batean jaitsiko gara birgaitutako pista batetik. Karkamu mendilerrotik Badaia mendilerrora joango gara, Tetxako haitzartean barrena, Morillas eta Subijana Morillas artean, Baia ibaiak zizelkatutako erreka-zulo sakona itzuriz.

34,4. km. LANGRAIZ OKA

Mandaitatik, Iruña Okako natura-bidea hartuko du Olabarritik. Bideak aurrera egiten du udalerri-buru den Langraizeraino, albo banatan harrizko hormak dituela, eta arte zaharren itzalpean.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

  -  34,38km

Malda

  -  1495 m.

Iraupena

  -  11h 42'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

San Millán de San Zadornil - Espejo

GR 282 8 etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Langraiz Oka - Okina

GR 282 10 etapa

Ikusi gehiago