Eduki publikatzailea

Añes-Artziniega

Añes-Artziniega

Ibildearen deskribapena

Gorabehera handirik gabe, ibilbide historiko honek Sopeñako Errege Bidearekin bat egiten du, Añes udalerritik abiatuta. Salbada mendilerroko erliebe zutak atzera utzita, Artziniega Erdi Aroko hiribildurantz eramaten gaitu; bidean San Migel ibaia gurutzatzen du, eta Soxoko harana zeharkatzen du gero.

0. km.- AÑES.

Etapa hau hasteko, Soañes auzorantz abiatuko gara, eta handik San Migel ibaiaren urak bilatuko ditugu. Ibaia gurutzatu ondoren, Mogizako zelaietara eramango gaituen igoerari ekingo diogu; horixe da San Migel eta Aiarako haranen banalerroa. Soxora iristeko, Orbilla auzora hurbiltzen garen heinean sortzen joango den bidezidorra hartuko dugu. Auzo hori igaro ondoren, A-4624 errepidera iritsiko gara, eta metro gutxi batzuen ondoren helduko gara Soxo udalerrira; Aiarako herri garrantzitsuenetako bat izan zen Erdi Aroan, eta gorde dituen dorretxeengatik oso ezaguna da.

5. km.- SOXO.

Herriko errepidetik jarraituko dugu, eta Berrones auzunearen ondotik igaroko gara. Errepideak apur bat eskuinerantz egiten duenean, gure ezkerrera harri lehorrez egindako horma batez zedarriztatutako bide bat aurkituko dugu, eta bide horrek erreka bateraino eramango gaitu; erreka horretan, garai batean ubidea gurutzatzeko zubiaren aztarnak ikusiko ditugu. Bideak eskuinerantz hartzen du han, eta Soxoguti herrira eramango gaitu. 

Añes-artziniega
Añes-artziniega
Añes-artziniega

7,5. km.- SOXOGUTI.

Udalerri honetan garai batean laborea ehotzen gogor lan egin zuen errota bat dago, gure bidearen ondoan juxtu. Errotaren makineria bisita daiteke oraindik ere, eta garai batean egiten zuena imajina dezakegu. Handik, bide belartsu eroso bat hartuko dugu Soxo errekaren ibarraren ertzean, eta, Herrerias ibaiaren ubidea gurutzatutakoan, Artziniega hiribildura iritsiko gara.

8,7. km.- ARTZINIEGA.

Erdi Aroko hiribildu hau 1272an fundatu zuen Alfontso X.a Jakitunak, eta Aiarako Jaurerrian sartu zen 1371n, 1817ra arte. Alde zaharrak almendra formako egiturari eutsi dio, eta hiribildu zaharrean sartzeko ateek errege bide honetatik garai batean iristen ziren merkatariak eta animaliak ekartzen dizkigute gogora.

DATUAK

Zailtasun txikia
Ibilbidea

  - 8,7 km

Malda

  - 191 m

Iraupena

- 2h. 45'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Urduña-Añes

GR 284 - 1. Etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Amurrio-Oletar

GR-284 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Oletar-Txarlazoko bidea

4. Etapa. 284.1 Adarra

Ikusi gehiago