Eduki publikatzailea

Amurrio-Oletar

Amurrio-Oletar

Ibilbidearen deskribapena

Amurrio eta Oletar artean, Sopeñako Errege Bideak interes handiko zenbait nekazaritza gune igarotzen ditu, hala nola Izoria eta Menoio. Baina historiaz zamaturiko beste inguru batera ere hurbiltzen gaitu, Kexaako multzo monumentalera, hain zuzen; Aiarako harribitxi arkeologiko eta arkitektoniko handienetako bat da hori.

Amurrio oletar
Amurrio oletar
Amurrio oletar

0 km.- AMURRIO.

Hiribildu hau da Salbada mendilerrorantz abiatzen den Sopeñako Errege Bidearen adarraren abiapuntua. Aresketako auzo bidea igarotzen du hasieran, Etxegoienera doan errepidera iritsi arte. A-624 errepidetik Larrabe eta Izoria auzoetara iritsiko gara; azken udalerri horretara izen bereko erreka gurutzatu ondoren helduko gara.

3,6 km.- IZORIA

Gure ibilbidearekin jarraitzeko, udalerri horretatik iparralderantz egingo dugu, Arespalditzara daraman eta eskuinean kokatzen den errepide berria hartu gabe. Pico de los Asnos mendia inguratzen duen bide zaharra hartuko dugu, eta pinuen, haritzen eta pago bakan batzuen artean egingo dugu aurrera. Serralde erreka jaio berriaren bidegurutzeraino igotzen gaituen malda gogor baten ondoren, pistak sigi-sagaka jarraitzen du, Eskoritas mendia inguratzen duen baso bide bateraino. Udal mendien mugak markatzen dituen mendatea igaro ondoren, A-4618 errepidera eramango gaituen jaitsiera hasten da. Eskuinerantz hartuko dugu eta, 500 metro inguru egin ondoren, Kexaa herri monumentalera iritsiko gara. 

8,6 km.- KEXAA

Multzo arkitektoniko ikusgarri hau Erdi Aroan botere handia izan zuen Aialatarren leinuaren sorleku da. Errotaren amildegia igotzen duen bidea hartuko dugu eta aurrera jarraituko dugu. Igoera eroso batek Menoiora eramango gaitu; Menoio muino batean kokatuta dago, eta Aiara bailararen eta Salbada mendilerroaren magaleko lurraldeen ikuspegi ederra ikus daiteke handik.

14,8 km.- OLETAR

Oletar mendiko zelaietara iritsi baino lehen, gure eskuinean, tumulu baten aztarnak ikustera hurbil gaitezke; inguru honek garai batean izan zuen garrantzia adierazten du tumuluak, batetik Salmantonera eta Menoiora doazen bideak, bestetik Aroko mendatera doana eta, azkenik, Sopeñako Errege Bidea gurutzatzen baitira.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 13,8 km

Malda

- 730 m.

Iraupena

- 4h 42'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Urduña-Añes

GR 284 - 1. Etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Añes-Artziniega

GR-284 2. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Oletar-Txarlazoko bidea

4. Etapa. 284.1 Adarra

Ikusi gehiago