Eduki publikatzailea

Oletar-Camino del Txarlazo

Oletar-Txarlazoko bidea

Ibilbidearen deskribapena

Adar hau Oletarko zelaietatik abiatzen da, eta Salbada mendilerroko gailurretara eramango gaitu, Eskutxi (1187 m) eta Aro (1127 m) mendien hegalak inguratu ondoren. Aroko mendate historikoa igaro ondoren, Kobatako artzainen etxoletara iritsiko gara; paisaia ederrean egingo dugu aurrera, eta zenbait gailur gaindituko ditugu. Artzaintzaren bidexkatik jarraituko dugu Txarlazorako garai bateko bideraino, eta bide horretatik jaitsiko gara Urduñarantz.

0. km.- OLETAR.

Pinuen eta erkametzen baso mistoa zeharkatuko du bideak hasieran, basope sarria babestuko duena. Ibilbideak gorantz egiten duen heinean, soilgune batzuk agertuko dira, larreen beheko mugara iritsi arte, tuparrien gainean irekitako hegalen eta erliebe zut hauek koroatzen dituzten kareharrizko amilburuen oinean. Aro mendiaren muturra inguratu eta 1000 metrora arte igotzen gaituen malda gogorra igo ondoren, Aroko mendatera iritsiko gara. 

Oletar
OLETAR

4,7. km.- AROKO MENDATEA.

Pasabide hau portu historikoa izan zen Erdi Aroan Gaztelako ordokiaren eta Kantauri itsasoko ertzaren arteko merkataritzan. San Vitoresen omenez eraikitako aldareak -VIII. mendean haren izenean eraikitako ermitaren lekuko- inguru honek historian izan duen garrantzia azpimarratzen du. Pagadi laiotz batetik jarraituko dugu aurrera; pagadiak forma karstiko interesgarriak ezkutatzen ditu, hala nola simak eta dolinak, eta landaredia gutxiagoko inguruek lapiaz handi bat ikusteko aukera ematen digute.

6,1. km.- KOBATA.

Pistak zenbait soilgune igarotzen ditu, eta, minutu gutxi batzuen ondoren, Artzaintzaren Bidearekin elkartzen da, Kobatako etxolen inguruan. Ekialderantz jarraituko dugu, Llorengozko bide zabaletik, Lastrilla putzuaren eta Loma Zacortako gailurren ingurura iritsi arte; La Ponata izeneko amildegirantz joko dugu gero, eta pagadi magiko batera iritsiko gara; artzainen etxolek are ederragoa egingo dute bidea. 

12,4. km.- BEDARBIDE MENDIA.

Gorantz jarraituko dugu, eskuinean lurrezko pista zabal bat utziz, eta laster bidexka estu bihurtuko den eta Bedarbide mendiaren gailurrera eramango gaituen bide batetik jarraituko dugu. Harkaitzen artetik egingo dugu aurrera, lausotutako bidexkatik, eta Solaiera eta Txolope mendien gailurrak igaroko ditugu. 
da cima del Bedarbide. Continuaremos por el cantil rocoso, siguiendo la traza desdibujada del sendero y superaremos las cimas de los montes Solaiera y Txolope. 

17,8. km.- GR 284.

Txarlazo mendiaren siluetari jarraituko diogu, ezkerrean harkaitzean irekitzen den bidezidor zabala ikusi arte, eta bide horixe hartuko dugu. Gaztelatik Urduñara -edo alderantziz- zihoan merkatarien bide zaharra da. Sigi-sagaka jarraitzen du pagadi ederra zeharkatzen duen pista batetik, eta, aurrerago, bideak Sopeñako bidearekin bat egiten du. Bide horretatik Urduñara edo Lendoñogoitira joan ahal izango gara.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

  - 17,8 km

Malda

 854 m

Iraupena

  - 6h. 14'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Urduña-Añes

GR 284 - 1. Etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Añes-Artziniega

GR-284 2. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Amurrio-Oletar

GR-284 3. etapa

Ikusi gehiago