Eduki publikatzailea

Estíbaliz-Legutio

Estibaliz-Legutio

Ibilbidearen deskribapena

Etapa honek Estibalizko santutegia eta Legutioko hiribildua lotzen ditu. Bidean Arabako Lautada zeharkatuko dugu eta honek gorderik duen paisaiaren edertasunaz gozatu ahal izango dugu.

GR 38aren etaparik gogorrena dugu hau. Estibalizko santutegia eta Legutioko hiribildua lotuko dituen 28 km inguruko ibilbidea. Bidez bide Arabako Lautada zeharkatzeko aukera eskaintzen digun ibilbide honek paisaiaren edertasuna eta urtegiek sortzen duten kontraste bitxiaz gozatzeko aukera emango digu.

0 km. - ESTÍBALIZ

Bidexka atsegin bat abiatzen da santutegi ondoko atsedenlekutik, tren geraleku ondotik pasatu eta errepidea zeharkatuta Oreitiako herrira jaisteko aukera emango diguna. Herrigune honetan interés handiko eraikuntzak aurkituko ditugu, XVI. mendeko jauregiak eta XIII mendeko eliza, besteak beste. Partzela artetik doa Oreitia eta Arbulu arteko bidea, aurrerago Uribarri-Ganboa urtegi ondoraino jarraituko duena. Bertan, paisaiaren edertasunaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dugu. Erkametza nagusi deneko parajea zeharkatuta helduko gara Mendibilera. Mendibil eta Amarita arteko distantzia laburra Zadorra ibaiaren parean doan bidexkatik abiatuta egingo dugu.

Estibaliz - Legutio
Estibaliz - Legutio
Estibaliz - Legutio

16,2 km.- AMÁRITA 

Bidean Urrunagako urtegiaren ikuspegi ederraz gozatzeko aukera eskaintzen digun xenda estu batek hurbilduko gaitu Urbinagako tontorrera. Hemendik izen bereko herri ingurura jaitsiko gara. Bertan Vasco-Navarro trenbide zaharrarekin egingo dugu topo eta ibilbide honi jarraituz helduko gara Legutioko tren geltoki zaharrera. Eraikin bitxi hau Legutioko hiribildutik nahiko urruti dago. Bidezidor, bide eta errepideak zeharkatzen dituen 4 km-ko ibilbidea egin ostean helduko gara Legutiora, etapa honen bukaera puntura.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

- 28 km

Malda

- 351 m.

Iraupena

- 7h. 30'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Albaina-Okina-Estibaliz

GR 38 - 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Legutio-Otxandio

GR 38 - 4B etapa

Ikusi gehiago