Eduki publikatzailea

Lagrán-Albaina

Lagrán-Albaina

Ibilbidearen deskribapena

Lagrán eta Trebiño arteko pagadi zabalak zeharkatzeko aukera izango dugu lehenik eta etaparen amaieran bailarako leku interesgarrienetako bat ezagutu ahal izango dugu: Lañoko eremutarren kobak

Etapa honetan Lagrán eta Trebiño arteko pagadi zabalak zeharkatzeko aukera izango dugu. Mojón del Avellano izeneko mugarriak markatzen du konderriko sarrera eta bertatik haraneko laborantza lurren panoramika ederra azaltzen zaigu. Etaparen bukaera puntua den Albainara heldu aurretik bailarako leku interesgarrienetako bat ezagutzeko aukera izango dugu: Lañoko eremutarren kobak.

Lagrán-Albaina
Lagrán-Albaina
Lagrán-Albaina
Lagrán-Albaina

0 km.- LAGRÁN 

Uri zaharreko atarietako batetik irtengo gara Lagranetik. Herrigunea atzean utzi eta. ikuztegi zaharraren ondotik pasatuko gara. PR-A 51arekin batera egingo dugu Mojón del avellanoraino doan bidea. 3 km-ko ibilbidea pagadi artean doa, tarteka informazio panelak aurkeztuz, harik eta Lagran eta Trebiño arteko muga zehazten duen mugarri bitxira heldu arte.

4,7 km.- MOJÓN DEL AVELLANO

 Muga zeharkatu eta berehala azaltzen da gure aurrean Trebiñoko lurralde historikoa. 1.161 urtean Nafarroako erregeek sortutako konderri hau Gaztelako erresumaren esku geratu zen 1200. urtean, eta horrela mantendu da gaur egun arte. Ezkerrerantz abiatzen den ibilbideak pagadi zabal bat zeharkatu eta Santa Marina baselizaren ondotik pasatu ondoren Lañora helduko da. Eliza ondoan aurkitzen dugu enparantza eta bertan iturria eta gaur egun desagerturik dagoen errota batera zihoan ur-salto bitxia aurkituko ditugu.

Lañoko herrigunea zeharkatu eta errepidetik jarraituko dugu, aurrean azaltzen zaigun haitzarterantz. Errepidearen albo bietako haitzetan daude Lañoko eremutarren kobak (Las Gobas eta Santorkaria). Koba bitxi hauek bakardadean bizi nahi zuten lehenengo kristauek zulatu zituzten V. eta VI. mendeen artean. Errepidea albo batera utzi eta ezkerretara abiatzen den pistan aurrera egingo dugu. Estutuz doan pista bidezidor bilakatu eta Las Gobasera heltzen da.

Merezi du hauek bisitatzeko tartetxo bat hartzea. Bidezidorretik aurrera egin eta ia berehala La Dotora koba ondotik pasatuko gara. Xenda pistan bukatzen da. Hau hartu eta lehenengo bidegurutzean aurrera eta bigarrenean eskumara eginez Albainara helduko gara.

11,2 km ALBAINA

Barrundia errekastoa zeharkatu ondoren Albainako kale nagusian sartuko gara. Harrizko etxetzar artean enparantzara helduko gara, etapa bukaerara

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 11,2 km

Malda

- 208 m

Iraupena

- 3h. 10 '

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Oion-Laguardia

GR 38 1. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Laguardia-Lagrán

GR 38 2A etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Albaina-Okina-Estibaliz

GR 38 - 3. etapa

Ikusi gehiago