Eduki publikatzailea

Laguardia-Lagrán

Laguardia-Lagrán

Ibilbidearen deskribapena

Arabako Errioxa atzean utziko dugu Kantabria-Toloño mendilerroari aurre egin eta Kanpezuko-Arabako Mendialdea Kuadrillak gorderik duen paisaia ezagutuko dugu

Etapa honetan Arabako Errioxa eta bertako mahasti zabalak atzean utziko ditugu, Kantabria-Toloño mendilerroa zeharkatu eta Kanpezuko-Arabako mendialdea kuadrillara pasatzeko. Bidean paisaiaren edertasunaz gozatu ostean Lagranera helduko gara. Herri honetan dago La traviesa, GR 38aren interpretazio zentroa.

Laguardia - Lagrán
Laguardia - Lagrán
Laguardia - Lagrán
Laguardia - Lagrán

0 km.- LAGUARDIA. 

Udal polikiroldegiaren aurrean dagoen ibilbidearen interpretazio panelaren ondotik abiatuko gara, horma erraldoi bat balitz bezala aurrean azaltzen zaigun Kantabria-Toloño mendilerrorantz. Las Huertas izeneko zonaldea zeharkatu eta A-3228ra, Laguardia-Bilar errepidera helduko gara. Hau gurutzatu eta aurrez aurre abiatzen den bidetik jarraituko dugu, La Hoya herrixkaraino heltzen dena. Bitxi historiko hau albo batean utzi eta aurrerantz jarraituko dugu, beti pista nagusitik, alboko desbiderapenak saihestuz. Ezkerretara Santiago Calatrabak diseinatutako upeltegia utzi eta pixka bat aurrerago “Los Molinos” izeneko parajera helduko gara. Hemendik aurrera bideak maldan gora egingo du, erkametz artean, harik eta Toro mendatera heldu arte. Gailurren artean kokatutako igarobide honetara heltzeko egindako ahalegina ahaztu egingo dugu lekuak eskaintzen digun panoramika zoragarria ikusten dugunean. Igarobidea zeharkatzen duen bidezidorretik Cruz del Castillora (1432 m) igotzeko aukera ere badugu.     

7,3 km.- TORO MENDATEA.

Mendilerro honen bi isurialdeek aurkezten duten kontrastea erakargarria da benetan. Iparraldeko haize hotzak hezetasun guztia ipar isurialdean galtzen duenez magal honetan pagadi hezeak nagusitzen dira, igo berri dugun isurialdeko arte eta erkameztiekin zerikusirik ez duen baso mota. Klima ere oso bestelakoa izaten da banalerro honen albo bietara. PR-A 50arekin batera jaitsiko gara Lagranera, bidean GR 1arekin gurutzatuz. Jaitsiera honetan ikazkinek baso hauetan egindako lan gogorra ezagutzera ematen diguten informazio-panelak eta egiturak azalduko zaizkigu bidearen albo batera eta bestera. Basoa atzean utzi eta zerealen labore-lurren artean helduko gara Lagranera. 

11,1 km.- LAGRÁN.

Benetan herri lasaia da Lagrán. Inguruko herri guztiek duten erakargarriez (enparantza, frontoia, eliza, iturria, ikuztegia…) gain GR 38aren interpretazio zentro txikia aurkituko dugu eliza ondoan.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

11,1 km

Malda

668 m.

Iraupena

4h. 

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Oion-Laguardia

GR 38 1. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lagrán-Albaina

GR 38 2B. etapa

Ikusi gehiago