Eduki publikatzailea

Argantzun - Briñas

Argantzun - Briñas

Ibilbidearen deskribapena

Trebiñu konderrian hasita, hegoalderantz abiatuko gara Ebro ibaiaren alboan kokatzen den Briñaseraino.

0. km. ARGANTZUN

Udalerritik aterako gara antzinako N-1 errepidetik hegoalderantz, errepidea albo batera utziko dugu Burgetarantz doan saihesbidea hartzeko, eta egungo errepide nazionalaren azpitik igaro beharko dugu.

La pruebla Briñas
La pruebla Briñas
La pruebla Briñas

4. km. BURGETA

Herria gurutzatuko dugu San Martin elizaraino iritsi arte. Eliza estilo barrokokoa bada ere, Erdi Aroko portalea dauka, kapitel erromaniko dotoreekin.

Erromatarren Bidean barrena jarraituko dugu berriro ere Arabako lurretan sartzeko, eta Estavillo herri txikira iritsiko gara.

6,3. km. ESTAVILLO

Herri txiki hau inguratuko dugu gure ezkerraldean utziz. Herri honen profilean XV. mendeko San Martin eliza nabarmentzen da. Zertxobait aurrerago joanda eskuinaldera desbideratzen da Armiñon eta Rivabellosa herrietan barrena Miranda Ebrora eramaten duen Bidearen ingurabidea. Gure Bideak zuzen jarraituko du laborantza-eremuen artean Berantevillaraino.

11,7. km. BERANTEVILLA

Berantevilla gure ezkerretara geratuko da. Teilatuen gainetik Andre Maria Jasokundearen elizaren kanpandorrea nabarmentzen da. Hilerriaren ondotik igaroko gara eta San Cristobal mendatea igoko dugu; hortik bailararen bista ezin hobeak ikusi ahal izango ditugu. Deigarria da harkaitz-muino batean dagoen Zabalateko gaztelua.

15,2. km. ZANBRANA

Zanbrana herria estrategikoki dago kokatuta hainbat bide lotzen dituen bidegurutze batean, Zabalateko eta Ozioko gazteluek babesten dutela. Santa Luzia elizan aurki ditzakegun aztarna erromanikoak hurbileko tenplu bati zegozkion materialetakoak dira, duela mende batzuk egindako zabaltzearen ondorioz lortu zirenak.

21,4. km. GATZAGA BURADON

Erdi Aroko herri txiki hau Toloñoko mendilerroaren oinean dago, harresi eder batez inguratuta dago eta haren izena herritarrentzat aberastasun-iturri garrantzitsua den gatz-iturburu batetik dator.

Herri harresituan sartu gabe inguratu egingo dugu eta Lobera mendatea igotzen hasiko gara. Mendatera igo ondoren, mahasti-lurren artean jaitsiko gara Errioxako Briñas herriraino.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

- 26,3 km

Malda

- 498 m.

Iraupena

- 6h 20'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Agurain - Gasteiz

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Gasteiz - Argantzun

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Argantzun - Miranda de Ebro

Ikusi gehiago