Eduki publikatzailea

6. ETAPA: Legutio-Olano

6. ETAPA: Legutio-Olano

Ibilbidearen deskribapena

Mendebalderantz egingo dugu, laister Urrunagako urtegia zeharkatzeko, Natura 2000 Sarearen baitan dagoena. Handik gutxira Gorbeiako parke naturalaren hegoaldeko mugetatik jarraituko dugu. 

Olanora heldu baino lehen Etxaguenetik pasako gara. Herritxo polit honetan bolatokia, iturria eta ikuztegia ezagutuko ditugu.

Legutio-Olano
Legutio-Olano
Legutio-Olano

0. km.- LEGUTIO

San Rokeko Parketik abiatuko gara. Antzina, hiribilduko hilerria zegoen bertan. Urrunagako urtegia N-240 errepideko zubitik gurutzatu ondoren, ipar-mendebalderantz leun-leun igotzen den mendi-bidea hartuko dugu. Durangaldeko eta Gorbeiako mendietako eta urtegiko ikusmira zoragarriak eskainiko dizkigu. Metalezko atea gurutzatuko dugu, tamaina eta edertasun handiko haritzez betetako bidezidor belartsutik jarraitzeko. Ur-andelaren albotik igaro ostean, mendi-bidea utzi eta bidezidor txikia hartuko dugu, N-240 errepideraino jaisteko.

5,6. km

N-240 errepidea zeharkatuko dugu, Gorbeiako Parke Naturaleko basoetan barruratzeko. Haritzak, pagoak, altzifreak eta pinuak izango ditugu bidelagun, harik eta Etxaguengo herri ederrera iritsi arte. Bertan, hain zuzen ere, bolatokia, garbilekua eta eliza nabarmentzen dira.

12,1. km.- ETXAGUEN

Etxaguen utzi eta iparraldean kokatutako azken etxeetarantz abiatuko gara. Panelak gogorarazi egingo digu Gorbeiako Parke Naturaleko lurretan gaudela, eta bideko haritz erraldoiak horren adierazgarri izango dira benetan.

13,7. km

Muruatik abiatutako errepidea zeharkatu eta aurrez aurre jarraituko dugu. Paisaian, ordea, ez da aldaketa handirik egongo. Handik gutxira, bidaide izan ditugun haritz eta pagoen ordez soilgune zabalak agertuko dira ibilbidean.

19. km

Manurga eta Zarate lotzen dituen A-3610 errepidera iritsiko gara. Bertan, 200 metro egingo ditugu mendebalderantz, eta, ondoren, ezkerreko bidezidorretik irtengo gara. Pinu zein haritzen arteko mendi-bide zabalek Olanoko herri hurbilera eramango gaituzte.

21,8. km.- OLANO

Olanoko herri txikian, ez dago gaua emateko ostaturik, baina handik kilometro batera, landetxea dago Zaitegirako errepidea hartuz gero (GR 25).

DATUAK 

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

- 21,8 km 

Malda

- 569 m

Iraupena

- 6 h. 40'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Barria-Legutio

GR 25 5. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Olano-Subillana Gasteiz

GR 25 7. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Subillana Gasteiz-Olarizu

GR 25 8. etapa

Ikusi gehiago