Eduki publikatzailea

1. ETAPA: Oion-Laguardia

Oion-Laguardia

Ibilbidearen deskribapena

GR 38ko lehenengo etapak Arabako Errioxako mahasti zabalak ezagutzeko aukera eskainiko digu, eta interes handiko elementu kulturaletara zein naturaletara hurbilduko gaitu, hala nola, Mantible erromatar zubira edo Laguardiako aintziretara

GR 38 Mendiko ibilbide luzearen lehenengo etapak Arabako Errioxako mahasti zabalak ezagutzeko aukera emango digu. Oionetik abiatu eta Laguardiarantz joko dugu, bidean Assatik igaroz. Etapa honetan interes handiko elementu kulturalak zein naturalak ezagutzeko aukera izango dugu, hala nola, Mantible erromatar zubia edo Laguardiako aintzirak.

Oyón- Laguardia
Oyón- Laguardia
Oyón- Laguardia
Oyón- Laguardia
Oyón- Laguardia

0 km-OION

GR 38ak Arabako Errioxa Bizkaiko kostaldeko portu garrantzitsuenekin lotzen du: Bermeo (GR 38), Lekeitio (GR 38.1 eta GR 38.3) eta Ondarroa (GR 38.2).

Oionetik, Jasokundeko Andra Maria elizaren ondotik, abiatuko gara. Lehenik Logroñorantz doan errepidea hartuko dugu, Ibilbidearen informazio panelaren ondotik igaro eta berehala errepidea atzean utzi eta eskuinetik abiatzen den pista hartzeko. Hasieran GR 99arekin -Ebroko bide naturalarekin- batera goaz, mahasti eta bestelako landaketen artean, beti ere pista nagusienari jarraituz. Gure begien aurrean Kantabria-Toloño mendilerroa azalduko da. Paisaia ikusgarri hau izango dugu bidelagun hemendik aurrera, etapa bukatu arte. Partzela eta landaketa artean kilometro batzuk egin ostean A-124 errepidera helduko gara, jada Assa herrigunetik gertu. Makal ilarek adierazten digutenez paraje honetan Ebro ibaiak meandro zabal bat irudikatzen du. Bertan eraiki zuten duela hainbat mende Mantibleko zubi historikoa. Assan sartu aurretik tartetxo bat hartu eta altxor arkitektoniko hau bisitatzea gomendatzen dizuegu.  

7 km ASSA

GR 99a atzean utzi eta Assa herrigune erdian dagoen bidegurutzean eskumarantz joko dugu Lantziego eta Kripaneko errepidetik. Lehenengo kurban errepidea albo batera utzi eta ezkerrera joko dugu asfaltatutako bide estu batean gora. Altuera irabazten goazen heinean Ebroko meandroaren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Asfaltoa bukatzean lurrezko bidexka batetik jarraitu eta San Gines errekastora jaitsiko gara. Zubi zahar batek lagunduko digu ubidea zeharkatzen. Berehala errepide estu batera helduko gara. Hau zeharkatu eta aurrez-aurre dagoen bidezidorra hartuko dugu, El Campillar herrigunean sartzeko.

8,5 km: EL CAMPILLAR. 

Herrigunea atzean utzi eta Lagurdiarantz joko dugu. A-124 errepidera (Vitoria-Gasteiz – Logroño) jaitsi, hau zeharkatu eta aurrez-aurre ateratzen den pista zabala hartuko dugu. Hasieran maldarik ez duen bidea pixkanaka igoz joango da, harik eta mahasti-etxe baten parera heldu arte. Arabar Errioxako mahastien paisaia ikusgarria da gure begien aurrean azaltzen dena. Aurrerantz jarraitu eta kotarik garaienean malda leunduz joango da. Gure aurrean paraje honen zaindaria balitz bezala Laguardiako hiribildua azaltzen da. Muinotxo baten gainean kokaturik irudi bikaina erakusten digu herri eder honek, atzean Kantabria-Toloño mendilerroa eta aurrean Laguardiako aintzirak dituela. Hegaztientzako babesleku garrantzitsua da Arabako Errioxaren bihotzean kokaturik dagoen babestutako eremu hau. GR 38ak Biotopo babestua zeharkatzen du, mahastien artean aintzira ezberdinak lotzen dituzten bideetatik. Etapa Laguardiako udal polikiroldegian bukatzen da, hiribilduaren harresitik kanpo

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 18 km

Malda

- 303 m. 

Iraupena

- 4 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Laguardia-Lagrán

GR 38 2A etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lagrán-Albaina

GR 38 2B. etapa

Ikusi gehiago