Eduki publikatzailea

7. ETAPA: Olano-Subillana Gasteiz

7. ETAPA: Olano-Subillana Gasteiz

Ibilbidearen deskribapena

Hegoaldera joko dugu etapa bukaera den Subillana-Gasteizera heldu arte. 
Ibilbide honetan Arabako Lautadaren altxorretariko batzuk ezagutzeko aukera izango dugu, hala nola, Lopez de Letona dorrea, Santa Catalinako lorategi botanikoa edo Iruña Veleiako erromatar aztarnategia.

Olano-Subillana Gasteiz
Olano-Subillana Gasteiz
Olano-Subillana Gasteiz
Olano-Subillana Gasteiz
Olano-Subillana Gasteiz
Olano-Subillana Gasteiz
Olano-Subillana Gasteiz

0. km.- OLANO

Olanoko elizaren ondoan, Zaitegirako errepidea hartuko dugu. N-622 errepidea gurutzatuko dugu horretarako atondutako pasabidetik, eta Letonarantz joango gara hego-ekialderantz, magal erdian dagoen bidezidor txikian zehar.

3. km.- LETONA

Letonatik, zurbeltzen artean etapako gune gorenera igotzen den bidezidor argiak Apodakako inguruetara hurbilduko gaitu. Bertan, hegoalderantz egingo dugu Artazarantz, eta Santa Luziako Gurutzeak eskainitako ikusmirez gozatuko dugu bidean. Legardatik hurbil igarotzean, norabidea aldatu eta mendebalderantz egingo dugu, harik eta Hueto Arribara iritsi arte.

16. km.- HUETO ARRIBA

Orain, etapako beste aldapa handiari ekingo diogu. Batzuetan nahasi samarrak izan daitezkeen bidezidorretan zehar, Trespuentesaera hurbilduko gara. Herri horretara iritsi baino lehentxeago, Santa Katalinako Lorategi Botanikorako saihesbidea aurkituko dugu, eta, bertan, ondarea eta botanika uztartuko dira bisitarien gozamenerako.

24,5. km.- TRESPUENTES

Trespuenteseko zubi erromatarra gurutzatu eta mendi-bidean gora egingo dugu Billodarantz. Lehenago, ordea, Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikora hurbilduko gaitu, eta, nahi izanez gero, geldialdia egin eta bisitatu egin ahal izango dugu. Billodatik Langraizerako bideak bidezidor zabalak zeharkatzen ditu hego-mendebalderantz. Langraizera heldu baino lehentxeago, inguruko gerra karlisten protagonista izandako El Encinal Dorrearen paretik igaroko gara.

28,7. km.- LANGRAIZ OKA

Langraizko kiroldegitik, errepidean zehar jarraituko dugu Gasteizerantz, harik eta Subillnaldeko industrialdera heldu arte. Bertan, horretarako atondutako pasabidearen bitartez gurutzatuko dugu N-1 errepidea. Lur-zatikako mendi-bideak Subillana-Gasteizeraino eramango gaitu, eta, bertan, etapa luze honi emango diogu amaiera.

33. km.- SUBILLANA-GASTEIZ

Herri-gune txikiaren hegoaldean, Manilako eta Filipinetako gobernadorea izandako Simón de Anda y Salazarren jauretxea dago -Euskadiko monumentu nazional izendatu dute, hain zuzen ere-.

DATUAK 

Zailtasun handia
Ibilbidea

- 33 km 

Malda

- 710 m

Iraupena

- 9 h. 45'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Barria-Legutio

GR 25 5. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Legutio-Olano

GR 25 6. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Subillana Gasteiz-Olarizu

GR 25 8. etapa

Ikusi gehiago