Eduki publikatzailea

Ehun urteko haritzen eta Zadorrako iturriak

Ibilbidearen deskribapena

Ibilbide zirkular honetan Munaingo eta Okarizeko ehun urteko haritzen basoa ezagutuko dugu. Toki zoragarri honetan 5 mende baino gehiago dituzten 508 zuhaitz daude, eta horien artean, 1.500 urtetik gorako zuhaitzen bat ere bada.

Antzina mendi hauek zura ateratzeko erabiltzen ziren. Adarrak altuera jakin batean mozten zituzten eta, orduan, zuhaitzek argimutilaren forma hartzen zuten; hortik dator Arimotx izena: haritz motza. Gainera, abereak ere inguruan ibiltzen ziren larrean, bazkatoki-itxura emanez. Ardiek belarra jaten zuten eta txerriek, udazkenean, ezkurrak.

Ibilbidea basoan barrena barneratuko da, Zadorra ibaia jaiotzen den iturburu txiki batera iritsi arte.

Robles centenarios
Robles centenarios
Robles centenarios

0 km. MUNAIN

Munaingo herrigunetik abiatuta, zurezko hesi batez inguratutako zuhaitz zaharren lekura joko dugu, Ehun Urteko Haritzen bidetik.

2,4 Km. Haritzen eremua.

GR 25a alde batean utzi eta basoan gora egingo dugu, Zadorrako iturburura doan sahiesbidera heldu arte.

4,4 km. ZADORRAKO ITURRIAK.

Peña Roja haitzaren bihotzetik sortzen den ibai hau handituz joango da, Ebro ibaiak Araban duen ibaiadar garrantzitsuena bilakatu arte. Puntu honetatik abiapuntura iristeko, Okarizeko herrigunetik doan ibidetik jarraituko dugu.

DATUAK

Zailtasun txikia
Ibilbidea

- 11,1 km

Malda

- 360 m

Iraupena

- 2h 45'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Galarretako eta Zalduondoko ehunka urteko haritzak

Ikusi gehiago