Eduki publikatzailea

3. etapa: Santikurutze Kanpezu-Bernedo

Ibilbidearen deskribapena

Etapa honek Izki mendien mendioina uzten du eta berriro ere Kantabria-Toloño mendilerroko inguruko mendien hegaletara zuzentzen da, Egaren ibilbidea gurutzatu ondoren Angostinako estugunetik, antzinako garaietatik bisitatu beharreko tokia.

Santikurutze Kanpezu-Bernedo
Santikurutze Kanpezu-Bernedo
Santikurutze Kanpezu-Bernedo

0 km.- DURRUMA KANPEZU

Sto. Cristo baselizaren albotik ateratzen den beheranzko pistatik atera. Hurrengo bidegurutzeetan hainbat bira egin ondoren, "Logroñoko bidetik" jarraituko dugu eta Guermendiko gainetik pasako gara. Hainbat desbideratze utziko ditugu bi alboetan.

2,56 km.- MONTRIGALES ITURRIA

Bideak Montrigales sakanetik beherantz egiten du ametzez eta artez inguratuta. 

5,96 km.- LA ABEJA SAKANA

Bidea sakan horren amaierara heltzen da eta bertan ezkerrerantz bira egiten du zuhaitz handien artean aldapa handi bat igotzeko eta artadien artean bizkarretik jarraitzeko Angostina herrira heldu aurretik. PR-A 54arekin lotura.

3,90 km.- MASCAROSAS SAKANA

Sakan hori zeharkatuko dugu eta berrehun metro ondoren, hiru haritz ikaragarri dituen zelai txiki batean eskuinera biratuko dugu artez eta ametzez inguratutako bide batetik, La Sota urtegiaren gainetik (aisialdirako eta uretako hegaztiak ikusteko gunea). PR-Na 180rekin lotura.

8,32 km.- ANGOSTINA

Kale Nagusitik behera egingo dugu, errepidea gurutzatuko dugu pista asfaltatutik, Ega gurutzatu eta goranzko bidea hasiko dugu San Bartolomé baselizarantz. Heldua urretik, eskuinean dagoen bidexka bat gorantz sartzen da landare errezel oparo baten azpian.

9,78 km.- MUINOA

Ezkerreko desbideratzea utziko dugu eta beheranzko bidea hasiko dugu Reajo de los Corroseko ibarrerantz. Bideak erkamezti itxian barrena jarraitzen du, eta jada ez dugu utziko Bernedoko igerilekuen inguruetara heldu arte. GRak nabarmenki egiten du aurrera herriko elizaren plazaraino.

DATUAK 

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 12,25 km 

Malda

- 391,6 m

Iraupena

- 3 h. 30'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Santikurutze Kanpezu-Bernedo

GR 1 1-3 etapetarako beste aukera bat

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Antoñana-Durruma Kanpezu

GR 1 2. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bernedo-Lagran

GR 1 4. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lagran-Pipaon

GR 1 5. etapa

Ikusi gehiago