Eduki publikatzailea

1. ETAPA: Santikurutze Kanpezu-Antoñana

Ibilbidearen deskribapena

Ega haraneko lurzati irekiak eta zuzenak Hornillos mendiko baso hegalekin tartekatzen dituen bidea. Pierolako komentuko hondakinek eta Antoñanako Erdi Aroko hiribildu harresituak itxura historiko eta monumentala ematen diote ibilbide honi.

1. ETAPA: Santikurutze Kanpezu-Antoñana
1. ETAPA: Santikurutze Kanpezu-Antoñana
1. ETAPA: Santikurutze Kanpezu-Antoñana

0 km.- SANTIKURUTZE KANPEZU

Herritik atera, Ega eta Gasteiz-Lizarra errepidea gurutzatu eta A-2128tik jarraitu Done Bikendi Haranarantz.

0,57 km.- LURZATI PISTA

Asfaltoa utziko dugu ezkerreko pista hartuta eta metro gutxitan eskuinean dagoen beste pista bat hartuko dugu. Zuzen jarraituko dugu patata eta zereal soroen artean Pierolako San Julian Komentuko hondakinetaraino.

3,23 km.- PIEROLAKO KOMENTUA

XVI. mendeko komentu frantziskotar horren hondakinetatik, oraindik ere kanpai-horma erakusten duena, eskuinetara joko dugu zuhaitzez betetako bidetik, Antoñana eta Orbiso arteko antzinako bidea jarraitzen zuena. 

4,90 km.- BASOKO PISTA

Bide estua basoko pista handiago batean amaitzen da eta bertatik eskuinetik jarraituko dugu Antoñanarantz. 

5,59 km.- BIDEGURUTZEA

GRak ezkerrera egiten du bere egitura mantentzen duen bide zaharrarekin lotzeko. Horrek zuhaitzen artean behera egiten du Sabando ibaia zeharkatzen duen eta Antoñanako herrigunean sartzen den zementuzko pista baterantz.

DATUAK 

Zailtasun txikia
Ibilbidea

- 6,5 km 

Malda

- 216,6 m

Iraupena

- 1 h. 45'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Kodeseko Andre Mariaren Santutegia-Santikurutze Kanpezu

GR 1 Nafarroa/Araba loturako etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Santikurutze Kanpezu-Bernedo

GR 1 1-3 etapetarako beste aukera bat

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Antoñana-Durruma Kanpezu

GR 1 2. etapa

Ikusi gehiago