Eduki publikatzailea

8. ETAPA: Subillana Gasteiz-Olarizu

8. ETAPA: Subillana Gasteiz-Olarizu

Ibilbidearen deskribapena

Ekialderantz abiatzen den etapa honetan Zumeltzu, Berroztegieta eta Lasarte herriguneak zeharkatzeko aukera izango dugu, Vitoria-Gasteizko eraztun berdearen barruan dagoen Olarizuko etxaldera heldu aurretik. Olarizun dago lautadako bira honen hasiera eta amaiera puntua, eta bertako etxaldean Eraztun Berdeko ingurumen ekipamendu garrantzitsuenetakoa aurkitzen dugu, besteak beste Ingurugiro Gaietarako Ikastegia barne hartzen duena. 

Subillana Gasteiz-Olarizu
Subillana Gasteiz-Olarizu
Subillana Gasteiz-Olarizu
Subillana Gasteiz-Olarizu

0. km.- SUBILLANA-GASTEIZ

 Etapa honetako lehen metroek Done Jakue bidea zeharkatuko duten arren, lehen bidegurutzean saihestuko da. Zuhaiztian zehar egingo dugu aurrera, eta, aldi berean, gora ere egingo dugu. Hala ere, laster behera egiten hasi eta basotik irtengo gara, Zumeltzuko herri-gunera iristeko. Soilgune horri esker, Arabako Lautadako ikusmira ederraz gozatu ahal izango dugu etapako zati handienean.

3,2. km.- ZUMELTZU

Zumeltzutik irten eta basoan barruratuko gara berriro. Eskibelgo gainean inguru-minguruka joan ondoren, izen bereko herri-gune txikiko etxeen multzoa zeharkatuko dugu beheko aldetik, eta, apurka-apurka, Berrostegietara hurbilduko gara.

10,5. km.- BERROSTEGIETA

Berrostegietatik irtengo gara, eta, espaloian zehar zenbait metro egin ondoren, eskuineko bidetik egingo dugu aurrera. Gero, bertako mendi-bidea hartu eta Lasarteko herri-gune hurbilera iritsiko gara.

12,7. km.- LASARTE

Bertatik, beste mendi-bide bat hartuko dugu, eta, A-2124 errepidea gurutzatu ondoren, Olarizuko gaineko oinalderaino hurbilduko gaitu. Gainera igotzeko ibilbidea alde batera utzi eta iparraldera joko dugu, harik eta bidegurutzeraino heldu arte. Eskuineko aukera hartuko dugu, eta, handik zenbait metrotara, berriro saihestuko da, etaparen amaieraren kokalekua izango den Larreko Etxeraino iristeko.

17,5. km.- OLARIZUKO ETXALDEA

Eraikin honetan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia dago, eta Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdeko ekipamendu nagusietakoa da.

DATUAK 

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

- 17,5 km 

Malda

- 588 m

Iraupena

- 5 h. 35'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Legutio-Olano

GR 25 6. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Olano-Subillana Gasteiz

GR 25 7. etapa

Ikusi gehiago