Eduki publikatzailea

Arabarren sahiesbidea

Ibildearen deskribapena

Sahiesbide honek Lokiz mendilerroa zeharkatzen du, Punton Haitzaren magaletik, eta Santikurutze Kanpezuraino jarraitzen du, babesgunetik kanpo

Inaziotar Bidearen trazadura nagusiarekiko oso alternatiba interesgarria aurkezten dizuegu, Aldatik abiatzen den eta Santikurutze Kanpezun amaitzen duen etapari dagokiona.

Kasu honetan GR 120 Inaziotar Bideari jarraituko diogu Done Bikendi Haranako herriguneraino eta herriko irteeran dagoen desbideratzea hartuko dugu, GR 120.1. gisa seinalizatuta dagoena.

0. km DONE BIKENDI HARANA.

Herrigune txiki horretan hainbat ibilbide seinalizatu dute: GR 282 (Artzaintza Naturbidea) eta Ibilbide Txikiko beste hainbat ibilbide elkartzen dira hemen, baina guk ez diegu jaramonik egingo haien jarraibideei eta ibilbide independente bati jarraituko diogu.

Hegoalderantz joan behar dugu Uriondo kaletik herriko irteeraraino, eta asfaltatuta dagoen errepidetik jarraituko dugu. Eskuinalderantz Inaziotar Bidearen trazadura desbideratzen da, baina guk aurrerantz jarraitu behar dugu. Landetxe bat albo batera utziko dugu eta bidea amaitzen denean pista bat hartuko dugu ezkerralderantz, basoan sartzen dena Arabarren Bidea izeneko bidetik.

Variante alaveses
Variante alaveses

1,1. km ARABARREN BIDEA.

Aurrerantz jarraituko dugu, bi aldeetara ikusten ditugun pistak hartu gabe, eta 3 kilometro ibili ondoren bidebanatze bat aurkituko dugu.

km 2,9. BIDEBANATZEA.

Eskuinaldeko aukera Oteoko herrigunera hurbiltzen da, baina guk ezkerraldekoa hartuko dugu, pixkanaka altuera galduz joango dena Orbisoko herrigunera iritsi arte.

Km 6,6. ORBISO.

Herria gurutzatuko dugu eta hegoalderantz jarraituko dugu Santikurutze Kanpezura daraman A-4161 errepidetik, baina berehala gure eskuinalderantz ateratzen den asfaltozko bide batetik desbideratuko gara. Bide horrek Oteo eta Santikurutze Kanpezu elkartzen dituen A-2128 errepidera eramango gaitu.

Km 9,2. ERREPIDEA.

Errepide horri arreta handiz jarraituko diogu eta metro batzuk aurrerago Inaziotar Bidearen trazadurarekin (ibilbidearen hasieran utzi duguna) eta GR 1 Bidezidor Historikoarekin topo egingo dugu, eta aurrerantzean bide horiei jarraituko diegu. Santikurutze Kanpezun sartuko gara eta hementxe amaitzen da gure ibilbidea, baina beste 5 km egin ditzakegu Genevilla arte, Inaziotar Bidearen etapa-amaiera baita.

Datuak

Zailtasun txikia
Ibildea

- 9,4 km

Malda

  - 280 m.

Iraupena

  -  2 h. 

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Guardia-Navarrete

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Bilarreko saihesbidea

Ikusi gehiago