Eduki publikatzailea

15. ETAPA: Uribarri Gaubea-Boveda

Ibilbidearen deskribapena

Bidexkak Omecillo ibaiaren bidean gora jarraitzen du. Bi herrixka txiki, Burgoseko Valpuesta eta Arabako Tobillas hain zuzen, Erdi Aroko distiraren erakusgarri dira, bertako etxe eta eraikin monumentalei esker.

Uribarri Gaubea-Boveda
Uribarri Gaubea-Boveda
Uribarri Gaubea-Boveda

0 km.- URIBARRI GAUBEA

Iturritik Angulotarren jauregirantz igotzen den kaletik irtengo gara. Amaieran pista bihurtzen da baina metro gutxira atzean utziko dugu eta ezkerrean dagoen bidexka batetik jarraituko dugu San Martin erreka zeharkatuz, mendi gailurren lerrotik igotzen den pista batera ateratzeko. 

1,66 km

Gorenera iritsiko gara eta pisten bidegurutzean eskuinera biratu eta artaditik zehar aurrera egingo dugu, hegal erdian, Omecillo ibaiaren gaineko, Gobea haitzaren eta Arcena mendilerroaren ikuspegi zoragarriarekin batera. Gurendesera heltzeko bidea alde batera utziko dugu eta pista aurrerago amaituko da, itxitura batean. Orduan, bidexkatik behera joko dugu Valpuestarantz, Mioma haranaren hondoan ikus daitekeena.

3,85 km.- VALPUESTA

Plazak oso monumentu multzo interesgarria osatzen du, bertan, Valpuestako Santa Maria basilika, Velascotarren dorrea eta zenbait jauregi biltzen dira. Ezkerrean erreka zeharkatzen duen kalea bilatuko dugu eta amaieran mendilerrotik gora doan bidexka bihurtuko den kalea topatuko dugu, hasieran landaretza ugariaren azpian eta amaierako zatian, muinora heltzerakoan, irekiago. Bidean gaudela, pista batek Pinedoraino eramango gaitu.

7,07 km.- PINEDO

Pista Barroso baserrian amaituko da; bertan, errepideari jarraituz, Pinedoko plaza txikira gerturatuko gara. Han ezkerrera biratu eta bide belartsu batetik Acebedoko errepideraino jaitsiko gara. Eskuinerantz zeharkatuko dugu eta Pinedo errekaren beste aldean ezkerrean dagoen lurzati pista hartuko dugu.

9,69 km.- MORO KOBAZULOAK

Pistak pare bat gurutzagune atzean utzi eta haitzean zulatutako kobazuloetara sartzen da. Garai batean jatorri bisigodoko eremutar komunitateak bertan bizi izan ziren. 

10,15 km.- CORROKO BEHEKO AUZOA

Auzo horretara helduko gara eta errepidea gurutzatuko dugu San Vitores ermitara doan pista hartzeko. Hara heldu baino lehen, pinudiaren barrutik eta soroen artean aurrera egingo dugu Tobillasera heldu arte.

12,80 km.- TOBILLAS

Herria zeharkatuko dugu eta Santiago kobazuloetara eta Arrayuelas mendiaren azpian dagoen zuhaitzez betetako larrera doan landa bidea hartuko dugu belardi zabal batera heldu arte. Bertan, La Tejera iturritik berehala jaisten den pista bat topatuko dugu. Basotik aterako gara eta Bóvedara heldu arte geratzen diren kilometro eskasak lurzati pista on batetik egingo ditugu, zerealeko soro zabalez inguratuta.

DATUAK

Zailtasun handia
Ibilbidea

- 10,27 km 

Malda

- 717,8 m

Iraupena

- 3 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Gesaltza Añana-Espejo

GR 1 13. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Espejo-Uribarri Gaubea

GR 1 14. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Boveda-Losako ibaia

GR 1 Araba/Burgos loturako etapa

Ikusi gehiago