Eduki publikatzailea

Gasteiz - Argantzun

Gasteiz - Argantzun

Ibildearen deskribapena

Etapa hau Gasteizen hasten da, Trebiñurantz abiatzen da (Burgosen) eta bidean San Migel gaina gainditzen du.

0. km. GASTEIZ

Gasteizen ez dugu galdu behar Erdi Aroko almendraren kaleetan eta kantoietan ibiltzeko aukera, bidaiariek eta erromesek antzina-antzinatik igaro dituzten kale eta kantoietan, alegia. Bisitariak ezinbestean egin behar du bisita antzinako Santa Maria Katedralera.

Hurrengo geldialdia Armentiako Santutegia da, hor jatorri erromanikoko San Prudentzio Basilika ikusiko dugu. Erromesen ibilbidean barrena, Gometxarantz abiatuko gara.

Vitoria
Vitoria

5,6. km. GOMETXA

Herri txiki honetan San Julian eta Santa Basilisa eliza neoklasikoa nabarmentzen da bere Erdi Aroko jatorrizko bataiarriarekin.

10,1. km. SUBILLA GASTEIZ

Subilla Gasteiza iritsitakoan, herriaren goialderantz abiatuko gara, hor Simon de Anda Salazar jauregi bikaina ikusiko dugu, iturri baten ondoan, indarberritzeko oso ondo etorriko zaiguna.

Subilla atzean utzita, gorantz jarraituko dugu San Miguel mendaterantz, Langraiz Okako espetxe berriaren gainetik igaroko gara eta erkamezti eder batean sartuko gara.

14,8. km. BILLA OKA

Behin mendatera iritsita, Trebiñuko Billa Oka herrira jaitsiko gara. Maskor batez apaindutako iturri batek egingo digu ongietorria herrira. San Pedro Elizaren arkupe erromanikoa ere nabarmentzekoa da.

Ondoren, errepidetik jarraitu behar dugu Argantzun herrirantz, hor hirigune historiko interesgarria, Erdi Aroko zubia Zadorra ibaiaren gainean, antzinako ospitalea eta Antiguako Andra Mariaren baseliza ikusiko ditugu, herriaren iragan ospetsuaren adierazgarri.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

- 18,3 km

Malda

- 270 m.

Iraupena

- 4 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Zegama - Agurain

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Agurain - Gasteiz

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Argantzun - Briñas

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Argantzun - Miranda de Ebro

Ikusi gehiago