Eduki publikatzailea

4. ETAPA: Zalduondo-Barria

4. ETAPA: Zalduondo-Barria

Ibilbidearen deskribapena

Zalduondoko Erdi Aroko uritik abiatuko gara. Hau, Araba eta Gipuzkoa lotzen zituen eta San Adriango tunelatik pasatzen zen aintzinako bidearen itu garrantzitsua izan zen. Beti ere mendebalderantz abiatuko gara, gaur egun gazte aterpetxea den Barriako monastegira heldu arte.

4. ETAPA: Zalduondo-Barria
4. ETAPA: Zalduondo-Barria

0. km.- ZALDUONDO

Etapa honi hasiera emateko, Done Jakue bidean egingo dugu atzera. Gipuzkoako lurraldetik hurbiltzan dena, San Adrian tunela zeharkatu ondoren. Iparralderantz egin eta guruzpidea hartuko dugu, harik eta GR 25a aurkitu arte. Bertara iritsitakoan, ekialderantz egingo dugu Galarretarantz.

2,4. km.- GALARRETA

Ibilbideak ez du Galarretako erdialdea zeharkatuko, bertara heldu baino lehen eskuineko mendi-bidea hartuko dugulako. Laster, XVIII. mendean eraiki eta duela urte gutxi zaharberritutako Zubibarri zubira iritsiko gara. Zubiaren eskuinaldean dagoen metalezko atea zeharkatu eta bertako bidezidorra hartuko dugu, apurka-apurka Narbaizako mendizerrako gailur leunetara hurbiltzeko. Aurrera egin ahala, Arriolako eta Narbaizako herri-guneak ikusiko ditugu ezkerretara; eta Aizkorri-Aratz mendizerrako ikusmira zoragarria, eskuinetara. Ondoren, Urkilla zein Elgeako mendizerra ere egongo dira ikusgai, eta haize-errotei esker jakingo dugu zein den azken hori.

9,2. km.- BUKARIOKO GAINA

Mendizerra txiki hau zeharkatu ondoren, Bukarioko gainetik jaitsi eta Beltrango errotarantz doan mendi-bidea utziko dugu, Barrundia ibaia zeharkatzeko. Izan ere, GHL bezala sailkatu dute, bertan ur-ipurtatsak bizi direlako. Mendi-bideen bilbe horri esker, Baltiako baserrien paretik igaro ostean, Barriako monasterio zistertarrera helduko gara.

12,8. km.- BARRIA

Barriako Andre Mariaren elizak eta monasterioak osatutako multzoa XIII. mendean sortu zuten, baina ez dago eraikuntza horren aztarnarik eta zaharrenak XV. mendekoak dira. Monasterioa 1984an zaharberritu zuten, eta, gaur egun, aterpetxea da.

DATUAK

Zailtasun txikia
Ibilbidea

- 12,98 km 

Malda

- 195 m

Iraupena

- 3 h. 45'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Durruma-Zalduondo

GR 25 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Barria-Legutio

GR 25 5. etapa

Ikusi gehiago