Eduki publikatzailea

Zegama - Agurain

Zegama - Agurain

Ibilbidearen deskribapena

Zegamako udalerri gipuzkoarratik Arabako lurraldean barneratuko gara San Adriango tuneletik, merkatarien eta bidaiarien pasabide historikotik, alegia.

Km 0 ZEGAMA

Zegamaren herrigunetik abiatuko gara eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalean barneratuko gara. Garai bateko bidaiariek beren kroniketan adierazten zuten etapa hau igarobide konplikatua eta arriskutsua zela bidelapurrez josita zegoen eremua zelako. Gaur egungo erromesentzat xamurragoa da, baina prest egon beharko dute etapa zoragarri honetan dagoen maldarako.

Zegama
Zegama
Zegama
Zegama
Zegama

Km 7,8 SAN ADRIAN

Garai batean erromesen ospitale izandako Sancti Spiritus baseliza igaro ondoren, antzinako galtzada San Adriango tunel mitikoan barneratzen da. Tunel horretan jendea bizi zen historiaurreaz geroztik eta Erdi Aroan Nafarroako erresumako gaztelu bat aurkitu zen. Gaur egun tunelaren barruan dagoen baseliza orain gutxi eraikitakoa da eta Erdi Aroko jatorrizko beste baten ordezkoa dugu.

Tunela gurutzatutakoan, galtzada pagadi izugarri batean barneratzen da. Komenigarria da erne ibiltzea bidearen ezkerraldean dagoen Ezkaratzako iturria ikusi gabe ez igarotzeko, hor ura hartu ahal izango baitugu, baita udan ere.

Km 9 PORTUZARRA

Portuzarra edo Alto de la Horca izeneko tokian gazteluaren urka edo pikotetako bat dago; urka horietan gaizkileak hiltzen zituzten. Gaur egun, bidegurutze honek adierazten digu Arabako lurretan sartzen ari garela. Bidegurutze horretan hainbat bidexkari buruzko seinaleztapena aurkituko dugu. Bidexka horien artean beste erromes-ibilbide bat nabarmentzen da: Inaziotar Bidea.

Zalduondora iristear gaudela, Aistrako San Julian eta Santa Basilisa baseliza erromanikoa ikusiko dugu gure ezkerraldean. Baseliza horri erantsitako nekropolian egindako lan arkeologiko batzuetan erromes-maskorra berekin zeraman erromes baten gorpua aurkitu zen, eta horrek esan nahi du Santiago de Compostelatik itzultzen ari zela.

Km 16,3 ZALDUONDO

Zalduondon, Lazarraga-Amezaga jauregian dagoen museoak eremu horretako kulturaren eta historiaren erakusketa eskaintzen digu.

Errepidetik jarraitu behar da, kontu handiz, hegoalderantz. ErdoƱako etxeetaraino iritsi aurretik, gure eskuinaldean San Millan baseliza ikusiko dugu. Errepidetik jarraituta, San Lazaro antzinako ospitaleak egingo digu ongietorria Agurain herrira.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

- 22 km

Malda

- 895 m.

Iraupena

- 6 h. 

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Agurain - Gasteiz

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Gasteiz - Argantzun

Ikusi gehiago