Eduki publikatzailea

Albaina-Okina-Estibaliz

Albaina-Okina-Estibaliz

Ibilbidearen deskribapena

Albaina eta Estibaliz artean, naturari dagokionez interes handikoak diren bi gune zeharkatuko ditugu: Ihuda ibaiaren arroila eta Gasteizko Mendi Garaiak.

Albaina eta Estibaliz artean, GR 38ak, interes natural handiko bi gune zeharkatzen ditu, Uda ibaiaren haitzartea eta Gasteizko Mendi Garaiak. Etapa hau Estibalizko santutegiaren ondoan amaitzen da; Arabako altxor arkitektoniko garrantzitsuenetakoa da santutegi hori.

0.km- ALBAINA

Etapa Albainako enparantzatik abiatzen da, Sasetarantz, bidean Parizako herrigunea zeharkatuz. Treviñoko hiru herrixka hauek lotzen dituen bidea paisaia lehor batetik igarotzen da, eta labore lurren artean, tarteka, artez eta erkametzez osatutako zuhaiztiak ikusiko ditugu. Ihuda ibaiaren urek bustitzen dute paisaia idor hau; mendeetan zehar, Trebiñuko erroten gurpilak mugiarazi zituzten ur berberek. Emari horrek sortu zuen, halaber, Ihuda ibaiaren haitzarte ederra, eta hura zeharkatzeko aukera izango dugu Sáseta eta Okina artean. Igarobide natural honek historiaurreko aztarnategi garrantzitsu bat ezkutatzen du haitz artean: Mendandiako aztarnategia. Altxor naturalistikoak ere baditu; esaterako, milaka urte dituzten haginez osatutako baso txiki bat.

albaina - okina
albaina - okina
albaina - okina
albaina - okina
albaina - okina

10.km- OKINA

Okina zeharkatu eta errepidearen eskuinaldean dauden larren mugatik egingo dugu aurrera, harik eta basoan sartu arte. Bideak zuhaitzen itzalpean aurrera egiten du, eta tarteka hesiren bat edo beste zeharkatu beharko dugu. Halako hesi baten ondoan aurkituko dugu Vitoria-Gasteizko mugan gaudela adieraziko digun mugarrietako bat. Hemen hasten da Gasteizko Mendi Garaietan behera eramango gaituen bide atsegina, pagoen itzalpeaz gozatzeko aukera emango diguna. Ibarbidearen beheko aldera heltzean errekasto batzuk zeharkatu eta erkamezti batzuetatik pasatuko gara, harik eta jada paisaia idorrago baten erdian ur-putzu batekin topo egin arte. Baina aurretik gure ibilbidea GR 25arekin -Arabako Lautadako Birarekin- gurutzatuko da. Ur-putzuaren parean, bidean aurrera egin aurretik, Arabako lautadaren ikuspegi ederraz gozatzeko tartetxo bat hartuko dugu. Han aurrean, muinotxo batean, gailentzen da Estibalizko santutegia, etapa honen helburua. Pistan behera egin eta Vasco-Navarro trenbidea zeharkatu ostean Gasteizetik Lizarrara doan errepidera helduko gara. Errepidea zeharkatu eta pixka bat ezkerrera abiatzen da zuzenean, zuhaitzen itzalpean, santutegiraino eramango gaituen “La Avenida” izeneko pasealekua.   

23.km- ESTÍBALIZ

 Estibalizko santutegia Euskadiko Erdi Aroko arkitektura adibiderik onenetakoa da. XII. mendean eraiki zuten gaur egunera heldu den tenplua, aurretik monasterio zaharra egon zen leku berean. Mende honetakoa da baita monasterioaren barruan gordetzen den Estibalizko Ama Birjinaren tailla, Arabako zaindariaren irudi ederra, alegia.

DATUAK

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

 - 23,2 km

Malda

- 400 m. 

Iraupena

- 6h. 15'

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Lagrán-Albaina

GR 38 2B. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Estibaliz-Legutio

GR 38 - 4B etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Legutio-Otxandio

GR 38 - 4B etapa

Ikusi gehiago