Eduki publikatzailea

8. ETAPA: Berganzo-Berantevilla

Ibilbidearen deskribapena

Jugalez ibaiaren haranetik, GR 1ek Portilla mendilerroa zeharkatzen du Ihuda ibaiaren haranera jaisteko. Ibilbideko lur malkartsuek protagonismoa galduko dute pixkanaka, eta zereal lautadak nagusituko dira paisaian. Erdi Aroan inguruko lurrak eta bideak defendatzeko egindako ahaleginaren sinbolo dira Lanoseko eta Zabalateko gaztelu ikusgarriak.

Berganzo-Berantevilla
Berganzo-Berantevilla
Berganzo-Berantevilla

0 km.- BERGANZO

Berganzotik aterako gara, Jugalez ibaiaren ezkerreko ertzetik Oziorantz gutxika beherantz doan bide asfaltatutik. Ezkerrean Landako Andre Mariaren baseliza utziko dugu eta berriro ere lurrezko bidea hartuko dugu. Nekazal lautada zabalean zehar aurrera egingo dugu Lanoseko harkaitzeko gazteluaren silueta zeruertzean dugula. 

3,14 km.- "ETXE ARTEAN" AUZOA

Ocioko lehen etxeetara helduko gara, iturri baten aurrean. Handik hurrengo tarteak Ocioko erdigunera eramango gaitu eta bertatik bidearen hurrengo tartea hasiko dugu, urbazterreko makalen bi ilara tenteren artean, ondoren laborantza soroen artean jarraitzeko.

4,82 km. ZAMBRANA-URIZAHARRA ERREPIDEA

Bidea errepidean amaitzen da. Metro batzuk aurrera egingo dugu Ociorantz eta errepidearen ezpondara igotzen den bidexkarekin bat egingo dugu. Bertatik bidexka zahar batek gutxika gora egiten du antzinako baratze alorren, ipuruen, abaritzen eta gurbitzen artean, pasabide estu bat igarotzen du eta eremu lauetatik jarraitzen du Valdeportillarantz.

6,39 km.-VALDEPORTILLAKO PISTA

Bidexka Gaztelugain haitzeko harkaitz harritsu helezinen oinetan dagoen sakana igotzen duen pistarekin batzen da. Gaztelugain haitzean Zabalateko defentsarako gotorlekuko hondakinak daude. 

9,48 km.- MUINOA

Sakanatik igoera amaitu ondoren, bideak beheranzko norabidea hartzen du mendilerroaren beste aldetik, Portillarantz. Ezkerrean gazteluko harresien hondakinak eta Gazteluko Ama Birjinaren baseliza eraitsiaren murruak geratzen dira, eta gure oinetan, Ihuda, Zadorra eta Ebroko lautadetako soroak eta Miranda Ebro inguratzen duten herri guztiak.

12 km.- ZABALATE

Herrian sartuko gara eta hilerrirantz abiatuko gara nekazal bidera jaisteko Berantevillaraino.

DATUAK  

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

- 13,80 km 

Malda

- 441,8 m

Iraupena

- 4 h.

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

6. ETAPA: Pipaon-Urizaharra

GR 1 6. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Urizaharra-Berganzo

GR 1 7. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Berantevilla-Armiñón

GR 1 9. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Armiñón-Salcedo

GR 1 10. etapa

Ikusi gehiago