Eduki publikatzailea

4. etapa: Bernedo-Lagran

Ibilbidearen deskribapena

Etapa hau Toloño mendilerroaren hegala basotzen duten pagadi itxien azpian sartzen da antzina Araba Errioxarekin komunikatzeko balio zuten bide zaharren bidez.

0 km.- BERNEDO

Herriko plazatik igo Ega harana baserriaren gainaldetik begiztatzen duen zelatarien dorrearen hondakinetatik oso gertu dagoen ur gordailuraino. Portu berriranzko norabidean jarraitu ezpel sasien artetik eta seinaleztatutako bidegurutzean eskuinerantz jo Kantabria-Toloño mendilerroaren pagadia zeharkatzen duen bide bitxitik. Oso gertu jatorri erromanikoa duen Okongo Andre Marira doan bidea dago. Bertan erromeriek eta debozioak garrantzi handia dute.
Pagadia eta horren oihanpea sortzen duen landarezko tapiz handia zeharkatzen duen bide tarte horretan guztian zehar mendilerroaren hainbat parajetara daramatzaten seinaleztatutako desbideratze ugari, haraneko herrietara doazen adarrak eta "Kare harrobi eta ikaztegien bidea" aurkituko ditugu. 

8,56 km.- HUECOZABALA ITURRIA

Iturri horretara heldu baino metro batzuk lehenago bidegurutze batean GR 38a batu da. Basoko pistatik behera jaitsiko gara pagoz inguratuta, kare harrobien eta ikaztegien hainbat kopia didaktiko ikusiz. 

9,20 km.- BIDEGURUTZEA

Leku honetatik abiatzen da GR 1aren hurrengo etapa, Pipaónera doana alegia. Beherantz jarraituko dugu basotik atera arte. Hortik aurrera pista egoera onean dago, eta nekazal lautada zeharkatzen du Lagranera iritsi arte; zenbait bide uzten ditu alboetan, hala nola PR-A 53a.

DATUAK 

Zailtasun ertain handia
Ibilbidea

- 11,5 km 

Malda

- 655,8 m

Iraupena

- 4h. 

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Antoñana-Durruma Kanpezu

GR 1 2. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Santikurutze Kanpezu-Bernedo

GR 1 3. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lagran-Pipaon

GR 1 5. etapa

Ikusi gehiago