ETAPA 3: San Román de San Millán-Zalduondo EUS - rutasverdes
Eduki publikatzailea

3. ETAPA: Durruma-Zalduondo
Ibilbidearen deskribapena
Entziako mendilerroaren itzalpetik abiatuko gara, ekialderantz, Urabain eta Durruma arteko ameztiak zeharkatzeko. N-1 errepide azpitik igaro eta Leze parkera helduko gara. Lezearen ondotik igaro ostean GR 25ak mendebalderantz jarraitzen du, Aizkorri-Aratz parkearen eremutik, harik eta Araia herrigunearen goialdean dagoen Zirauntza errekaren iturburura heldu arte. Etapa Zalduondoko hiribilduan bukatzen da. Bertan, sortetxe eta jauregi zaharrek emango digute ongietorria.




0. km.- DURRUMA
Entziako mendilerro arranditsuaren azpian, hego-ekialdera joko dugu, eta, handik gutxira, erkameztian barruratuko gara. Ia-ia denbora osoan eutsiko diogu bidezidor argiari. Hasieran, ekialderantz egingo dugu, eta, azkenean, erabateko bira emango dugu iparralderantz, Urabaingo herrigune txikira heltzeko.
3. km.- URABAIN
Urabaindik irtengo gara N-1 errepidearen paretik ekialderantz doan lur-zatikako mendi-bidean zehar.. Autopistaren azpitik gurutzatzeko pasabidea bilatuko dugu, eta, zenbait metrotan autopistaren paretik aurrera egin ostean, iparraldera joko dugu, Ilarduira hurbiltzeko. Ilarduia ezkerretara utzi eta Lezeko Toki Parkean sartuko gara.
6,4. km.- LEZE
Lezeko Parkean, atsedenlekua dago. Bertatik, ipar-mendebalderantz egingo dugu, eta gaztandegiaren albotik igaroko gara. Bidezidorrak norabide horretatik jarraituko du, eta ezkerretara dauden Arrazpiko antzinako harrobien ingurura iritsiko da.
9,3. km.- ARRAZPIKO HARROBIAK
Etxalde txikiaren aurretik igaro ondoren, bidezidorrak gorantz egingo du, sorkuntza hidroelektrikoko antzinako presara iritsi arte. Bertatik, ubide zaharretik egin beharko dugu aurrera, harik eta sorlekuraino heldu arte.
11,8. km.- ZIRAUNTZA IBAIAREN SORLEKUA
Zirauntza ibaia gurutzatuko dugu presaren azpian atondutako pasabidean zehar. Ubidetik jarraitu eta San Migel Haitzaren ingurura eramango gaitu. Haitza inguratu eta ezkerretara utziko dugu. Horren alboan, Marutegiko gailurreko gazteluaren aztarnek ageri-agerian utziko dute San Adriango galtzada hurbilaren alboan dagoen lekuak garrantzi estrategiko handia zuela.
16. km.- MANDOBIDE
Mendebalderantz jarraituz gero, Mandobidera iritsiko gara. Gune horretan, GR 25 eta Donejakue bidea gurutzatuko dira, baina berehala banatuko dira eta, ondoren, Zalduondon elkartuko dira berriro.
20. km.- ZALDUONDO
Etaparen amaieran, Erdi Aroko Zalduondoko hiribildua dago, eta, bertan, oinetxe zein jauregi arranditsuek emango digute ongietorria.
DATUAK
Ibilbidea
Malda
Iraupena
Beste ibilbide batzuk
.jpg/f7e93aaf-11c4-fba2-bd77-274349a35ab5)

