GR282 -Variante de Garrastatxu eu - rutasverdes
Eduki publikatzailea

Garrastatxuko Aldaera
Ibilbidearen deskribapena
Garrastatxuko aldaera eta desbideratzeak Baranbioko Pietateko Andre Mariaren baselizara eramango gaitu Oderiagako buzoitik, edo Arlobiko iruinarritik, Baia ibaia hartu baino justu lehenagotik.
0 km GARRASTATXU
Katxabasoko bidegurutzetik, ezkerretara gora egiten duen pista konpondua hartuta, bidea Gorbeiako Parke Naturalean sartzen da, eta bertan Aiala Ibarraren bista zoragarriak izango ditugu. Nafarkortatik pasata, Arabako eta Bizkaiko herrialdeen artean dagoen Orozko Ibarra haren oinetan duten gailurren lerroa, sigi-sagan doana, hartuko dugu. Oderiagatik, larre trinkoetan salto egiten duten gutxi ibilitako bideek Angel SopeƱa aterperaino (Arrabako landetan) eramango gaituzte.

6,7 km ODERIAGA
Pietatearen Andre Mariaren edo Garrastatxu baseliza Baranbio udalerriko gune erlijiosoa da. Herritik pista asfaltatu batean zehar igotzen da baselizara. Bisitarientzat eta mendizaleentzat egokitutako leku hau, abiapuntua da Gorbeiako igoerarik herrikoienak egitea aukeratzen duten pertsona ugarirentzat: Nafarkorta (1.019 m) eta Oderiaga (1.245 m).
7,4 km ARLOBI
Katxabasoko bidegurutzetik, eskuinaldean sortzen den baso-bide irregularra hartuta, bidea handik eta hemendik doa pagadietan eta hariztietan barrena, txilardi trinkoen artean. Bertan dute babesa Gorbeiako hegietan bizi diren oreinek. Baia ibai sortu berrira iritsita, Sarriako Parketxerantz hasiko gara jaisten.
DATUAK
Ibilbidea
Malda
1367 m.
Iraupena
9h 40'
Beste ibilbide batzuk

