ETAPA 2.B: Lagrán-Albaina eu - rutasverdes
Eduki publikatzailea

Lagrán-Albaina
Ibilbidearen deskribapena
Lagrán eta Trebiñu arteko pagadi zabalak zeharkatzeko aukera izango dugu lehenik, eta etaparen amaieran bailarako leku interesgarrienetako bat ezagutu ahal izango dugu: Lañoko eremutarren kobak
Etapa honetan Lagrán eta Trebiño arteko pagadi zabalak zeharkatzeko aukera izango dugu. Hurritzaren mugarria izenekoak markatzen du konderriko sarrera, eta bertatik haraneko laborantza lurren ikuspegi ederra izago dugu. Etaparen bukaera puntua den Albainara heldu aurretik bailarako leku interesgarrienetako bat ezagutuko dugu: Lañoko eremutarren kobak.




0 km.- LAGRÁN
Uri zaharreko atarietako batetik irtengo gara Lagrandik. Herrigunea atzean utzi eta ikuztegi zaharraren ondotik pasatuko gara. PPR-A 51rekin batera egingo dugu Hurritzaren mugarriraino doan bidea. 3 km-ko ibilbidea pagadi artean doa, tarteka informazio panelak daudela, harik eta Lagran eta Trebiñu arteko muga zehazten duen mugarri bitxira heldu arte.
4,7 km.- HURRITZAREN MUGARRIA
Muga zeharkatu eta berehala azaltzen da gure aurrean Trebiñuko lurralde historikoa. 1.161 urtean Nafarroako errege-erreginek sortutako konderri hau Gaztelako erresumaren esku geratu zen 1200. urtean, eta horrela mantendu da gaur egun arte. Ezkerrerantz abiatzen den ibilbideak pagadi zabal bat zeharkatu eta Santa Marina baselizaren ondotik pasatu ondoren Lañora helduko da. Eliza ondoan dagoen enparantzan iturria aurkituko dugu, eta jada desagertu den errota batera zihoan ubide bitxi bat, ur jauzi eta guzti.
Lañoko herrigunea zeharkatu eta errepidetik jarraituko dugu, aurrean dagoen haitzarterantz. Errepidearen albo bietako haitzetan daude Lañoko eremutarren kobak (Las Gobas eta Santorkaria). Koba bitxi hauek bakardadean bizi nahi zuten lehenengo kristauek zulatu zituzten V. eta VI. mendeen artean. Errepidea albo batera utzi eta ezkerretara abiatzen den pistan aurrera egingo dugu. Estutuz doan pista bidezidor bilakatu eta Las Gobasera heltzen da.
Merezi du hauek bisitatzeko tartetxo bat hartzea. Bidezidorretik aurrera egin eta ia berehala La Dotora koba ondotik pasatuko gara. Xenda pistan bukatzen da. Hau hartu eta lehenengo bidegurutzean aurrera eta bigarrenean eskumara eginez Albainara helduko gara.
11,2 km ALBAINA
Barrundia errekastoa zeharkatu ondoren Albainako kale nagusian sartuko gara. Harrizko etxetzar artean enparantzara helduko gara, etapa bukaerara
DATUAK
Ibilbidea
Malda
Iraupena
Beste ibilbide batzuk


