Eduki publikatzailea

Laguardia-Lagrán

Laguardia-Lagrán

Ibilbidearen deskribapena

Arabako Errioxa atzean utziko dugu Toloño mendilerroari aurre egin eta Kanpezu-Arabako Mendialdea Kuadrillak gorderik duen paisaia ezagutuko dugu

Etapa honetan Arabako Errioxa eta bertako mahasti zabalak atzean utziko ditugu, Kantabria-Toloño mendilerroa zeharkatu eta Kanpezuko-Arabako mendialdea kuadrillara pasatzeko. Bidean paisaiaren edertasunaz gozatu ostean Lagranera helduko gara. Herri horretan dago La traviesa, GR 38aren interpretazio zentroa.

Laguardia - Lagrán
Laguardia - Lagrán
Laguardia - Lagrán
Laguardia - Lagrán

0 km.- LAGUARDIA. 

Udal kiroldegiaren aurrean dagoen ibilbidearen interpretazio panelaren ondotik abiatuko gara, horma erraldoi bat balitz bezala aurrean azaltzen zaigun Toloño mendilerrorantz. Las Huertas izeneko gunea zeharkatu eta A-3228ra, Laguardia-Bilar errepidera helduko gara. Hura gurutzatu eta aurrez aurre abiatzen den bidetik jarraituko dugu, La Hoya herrixkaraino. Bitxi prehistoriko hori atzean utzi eta pista nagusitik aurrera jarraituko dugu, alboetatik irteten diren bideei kasurik egin gabe. Ezkerretara Santiago Calatrabak diseinatutako upeltegia utzi eta pixka bat aurrerago “Los Molinos” izeneko parajera helduko gara. Hemendik aurrera bideak maldan gora egingo du, erkametz artean, harik eta Toro mendatera heldu arte. Gailurren artean kokatutako igarobide honetara heltzeko egindako ahalegina azkar ahaztuko zaigu, handik ikusten den paisaia zoragarriari esker. Igarobidea zeharkatzen duen bidezidorretik Cruz del Castillora (1432 m) igotzeko aukera ere badugu.     

7,3 km.- TORO MENDATEA.

Mendilerro honen bi isurialdeen arteko kontrastea erakargarria da benetan. Iparraldeko fronteek ipar isurialdean uzten dute hezetasun guztia, eta horri esker, magal horretan pagadi hezeak dira nagusi. Oso bestelakoak dira, berriz, hegoaldeko magaleko baso lehorrak, artez eta erkametzez osatuak. PR-A 50arekin batera jaitsiko gara Lagranera, bidean GR 1arekin gurutzatuz. Jaitsiera honetan ikazkinek baso hauetan egindako lan gogorra ezagutzera ematen diguten informazio-panelak eta egiturak azalduko zaizkigu bidearen albo batera eta bestera. Basoa atzean utzi eta zerealen labore-lurren artean helduko gara Lagranera. 

11,1 km.- LAGRÁN.

Benetan herri lasaia da Lagrán. Inguruko herri guztiek duten erakargarriez (enparantza, frontoia, eliza, iturria, ikuztegia…) gain GR 38aren interpretazio zentro txikia aurkituko dugu eliza ondoan.

DATUAK

Zailtasun ertain txikia
Ibilbidea

11,1 km

Malda

668 m.

Iraupena

4h. 

Beste ibilbide batzuk

Ruta cercana

Oion-Laguardia

GR 38 1. etapa

Ikusi gehiago
Ruta cercana

Lagrán-Albaina

GR 38 2B. etapa

Ikusi gehiago