ETAPA 7: Olano-Subijana de Álava EUS - rutasverdes
Eduki publikatzailea

7. ETAPA: Olano-Subillana-Gasteiz
Ibilbidearen deskribapena
Hegoaldera joko dugu etapa bukaera den Subillana-Gasteizera heldu arte.
Ibilbide honetan Arabako Lautadaren altxorretariko batzuk ezagutzeko aukera izango dugu, hala nola, Lopez de Letona dorrea, Santa Katalinako lorategi botanikoa edo Iruña Veleiako erromatar aztarnategia.







0. km.- OLANO
Olanoko elizaren ondoan, Zaitegirako errepidea hartuko dugu. N-622 errepidea gurutzatuko dugu horretarako atondutako pasabidetik, eta Letonarantz joango gara hego-ekialderantz, magal erdian dagoen bidezidor txikian zehar.
3. km.- LETONA
Letonatik, zurbeltzen artean etapako gune gorenera igotzen den bidezidor argiak Apodakako inguruetara hurbilduko gaitu. Bertan, hegoalderantz egingo dugu Artazarantz, eta Santa Luziako Gurutzeak eskainitako ikusmirez gozatuko dugu bidean. Legardatik hurbil igarotzean, norabidea aldatu eta mendebalderantz egingo dugu, harik eta Hueto Arribara iritsi arte.
16. km.- HUETO ARRIBA
Orain, etapako beste aldapa handiari ekingo diogu. Batzuetan nahasi samarrak izan daitezkeen bidezidorretan zehar, Trespuentesera hurbilduko gara. Herri horretara iritsi baino lehentxeago, Santa Katalinako lorategi botanikorako saihesbidea aurkituko dugu, eta, bertan, ondarea eta botanika uztartuko dira bisitarien gozamenerako.
24,5. km.- TRESPUENTES
Trespuenteseko zubi erromatarra gurutzatu eta mendi-bidean gora egingo dugu Billodarantz. Lehenago, ordea, Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikora hurbilduko gaitu, eta, nahi izanez gero, geldialdia egin eta bisitatu egin ahal izango dugu. Billodatik Langraizerako bideak bidezidor zabalak zeharkatzen ditu hego-mendebalderantz. Langraizera heldu baino lehentxeago, inguruko gerra karlisten protagonista izandako El Encinal dorrearen paretik igaroko gara.
28,7. km.- LANGRAIZ OKA
Langraizko kiroldegitik, errepidean zehar jarraituko dugu Gasteizerantz, harik eta Subillnaldeko industrialdera heldu arte. Bertan, horretarako atondutako pasabidearen bitartez gurutzatuko dugu N-1 errepidea. Lur-zatikako mendi-bideak Subillana-Gasteizeraino eramango gaitu, eta, bertan, etapa luze honi emango diogu amaiera.
33. km.- SUBILLANA-GASTEIZ
Herrigune txikiaren hegoaldean, Manilako eta Filipinetako gobernadorea izandako Simón Anda Salazarren jauretxea dago -Euskadiko monumentu nazional izendatu dute, hain zuzen ere-.
DATUAK
Ibilbidea
Malda
Iraupena
Beste ibilbide batzuk


